eseu


Enpresa ideia bat garatzeko laguntzen eskabidea

Edozein jarduera adarretan, dedikazio esklusiboko erregimenean, negozio ideia bat aztertzeko eta garatzeko laguntzak.

Deialdiaren oinarriak: EHAA 87zk. 2024ko maiatzaren 6a

Enpresa ideia bat duten pertsonak, baldin eta hitz ematen badute horren bideragarritasuna aztertzen eta enpresa plana garatzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan. 

Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 18 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea.

2024ko urriaren 28an eta diruz lagundutako aldian bete beharreko baldintzak (bi hilabete, 2024ko urriaren 28tik 2024ko abendiaren 28ra):

  • Eskaera egin den egunean 18 urte beteta izatea
  • Langabea izatea eta dagokion zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da lanaldi partzialeko kontratuarekin eta %30eko edo hortik beherako lanaldiarekin ari denean.
  • Aurreko urtean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
  • Ideia bat izatea enpresa  edo negozio proiektu bat garatzeko edozein jarduera arlotan.
  • Vitoria-Gasteizko Udalaren Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren Saileko ekintzaileei aholkularitza eta laguntza emateko gutxienez bi hilabetez prozesu batean sartuta egotea.
  • Aurreko deialdietan, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea (Lanbidek ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak).
  • Arduraldi esklusiboa: 2024ko urriaren 28tik 2024ko abenduaren 28ra bitartean, besteren kontura ez lan egitea lanaldiaren %30etik gora edo lanaldi osoko 18 egunetik gora.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ez ematea 2024ko urriaren 28tik azaroaren 28ra bitartean (diruz lagundutako aldiaren lehen hilabetea).

Oharra: betebeharren egiaztagiriak ideia hautatzen bada eskatuko dira bakarrik.

(e)tik (e)ra.

  • Eskatzailearen curriculum xehea.
  • Ideia azaltzeko txostena, gutxienez datu hauek jasoko dituena: sustatzaile taldea, ideiaren deskribapena, alde indartsuak eta ahulak, negozio aukera, alderdi berritzaileak, eta behar diren diru baliabideen hasierako aurreikuspena (gehienez 5 orrialde).
  • Lanerako plana, proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko eta enpresa plana garatzeko aurreikusten diren ekintzak hilabetez hilabete zehaztuta.

Irizpide eta puntuazio hauek hartuko dira aintzat eskabideak balioesteko:

  • Eskatzailearen gaitasunak, prestakuntza, esperientzia eta lan ibilbidea: 30 puntu gehienez.
  • Ideiaren bideragarritasuna eta potentzialtasuna: 30 puntu gehienez.
  • Lanerako planaren zehaztasuna, koherentzia eta edukiak: 10 puntu gehienez.
  • Ideiaren berrikuntza maila, edo interes maila, ekonomia sustapenari dagokionez: 30 puntu gehienez.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.