Kontsulta eta izen-ematea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Enplegurako formakuntza: Matrikula itzultzeko eskaera
Enplegurako udal prestakuntza ikastaro eta ekintzei dagokien matrikula itzultzeko eskatzea.
Egoera hauetakoren bat gertatuz gero, ikasleek tasak atzera itzultzeko eskubidea izango dute:
- Indarreko tasa eta prezio publikoei zegokien zenbatekoa baino gehiago ordainduz gero.
- Matrikula osorik itzultzeko eskubidea ematen duten laguntzen jasotzailea izanez gero, baldin eta programa gainditu bada.
- Matrikula ordaindu ondoren, hura egiterakoan ordaintzetik salbuesteko edo hobaria izateko administrazio edo lege egoeran zegoela egiaztatuz gero.
- Ikastaroa edo programa ofizialki hasi aurretik matrikula baliogabetuz gero. Kasu horretan, itzulketa eskatzeko arrazoia behar bezala justifikatu beharko da.
- Ikasleei egotzi ezineko arrazoiak direla eta, ordaintzera behartu zituen prestakuntza zerbitzua ematen ez bada.
Urte osoan irekita.
Okerreko diru-sarrera egin denetik lau urteko epean eskatu behar da.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ignacio Ellacuría ikastegia
- Informazio eta komunikazio teknologien zentroa (CETIC)
- Enplegu eskatzaile gisa Lanbiden izena emanda egotearen egiaztagiria.
- Gizarte laguntzen jasotzaile izatearen ziurtagiria. Laguntza ematen duen erakundeak emandakoa izan beharko du.
Tasa Ordenantza Fiskalen 8.8 epigrafean jasota dago.
Eskatzailea ikastaroan onartu ondoren ordainduko da matrikula. Izen-ematearen egoera kontsultatzea eta matrikularen zenbatekoa ordaintzea. Deskontua egiteko eskubidea dutenek, edo matrikula ordaintzetik salbuetsita daudenek, ikastaroa hasi baino lehen egiaztatu beharko dute hori.
- Ordenantza, Vitoria/Gasteizko Udalak Antolatzen Dituen Lanaren Bidezko Prestakuntzarako Ikastaro/Programetarako Ikasleak Onartzeari Dagozkionetarako Arautegia
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Interesa dakizuke
Egoitza Elektronikoaren Eremu pertsonaletik egindako izen-emateak kontsultatu eta egindako ikastaroen ziurtagiriak deskargatu daitezke.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Prestakuntza, Enplegu Sustapena eta Ekonomia Soziala
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.