Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) - Hobariak eta salbuespenak: Enplegua sustatzeagatik hobaria

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan %65erainoko hobaria aplikatuko zaie enplegua sustatzeagatik, jarduera hasi eta gutxienez bi urtez lanpostuak sortu eta mantentzen dituzten enpresa edo autonomoei.

  • Lan-kontratuak mugagabeak eta lanaldi osokoak izango dira.
  • Obra amaitu eta jarduera hasi denetik gutxienez bi urtez mantendu beharko dira enpleguak.
  • Enplegu berriak zenbatzeko orduan, obra amaitzen den egunean lan-kontratu mugagabearekin alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren eta lizentzia eskatu aurreko ekitaldian zegoenaren arteko aldea hartuko da kontuan.

Urte osoan irekita.

  • Gizarte interesa edo udal onura justifikatzen duen memoria.
  • Exekuzio materialaren proiektuaren kopia.
  • Sortuko diren lanpostuen kopuruari buruzko zinpeko aitorpena.
  • Hobari-eskaera obra-lizentziaren eskaerarekin batera egingo da.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


Hobarien portzentaia Ordenantza Fiskalen 3 epigrafean jasota dago.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) dauden hobari ezberdinak ezin dira aldi berean aplikatu.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.