eseu


Energia-gastua finantzatzeko laguntza-eskabideak

Baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunek ohiko etxebizitzan duten energia-gastua finantzatzeko laguntzak ematea. 

  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzailea izatea (pentsioaren osagarri).
  • Eskabidea aurkezten den unean Gasteizen erroldatuta egotea, eta azken 10 urteetan gutxienez 5 urtez bertan erroldatuta egon izana (gutxienez urtebetez modu jarraikian, eskabidea egin aurreko aldian).
  • Ohiko etxebizitzako elektrizitate, gas eta bestelako erregaien fakturak ordaintzen aritzea.
  • Kontsumitzaile kalteberentzako bonu soziala eskatu izana.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2. artikuluan onuradun izateko aipatzen diren debeku-egoeretako batean ez egotea.

(e)tik (e)ra.

  • Eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia. Gainera, besteren bat ordezkaturik jardunez gero, ordezkatuak eta ordezkariak sinatutako baimena , eta ordezkariaren nortasun-agiria.
  • Kontu korrontearen edo aurrezki libretaren lehenengo orriaren fotokopia.
  • Elektrizitate, gas edo beste erregai batzuen hornikuntzarako indarrean dagoen kontratuaren kopia, eta azken bi faktura edo ordainagiriak.
  • Bonu sozialaren eskabidearen kopia edo ebazpena.
  • Laguntza eskatzailea eta ordainagirien edo banku egiaztagirien titularra bera ez badira, agiri bidez egiaztatu beharko da bien arteko erlazioa. Ordainagiriak ordaindu direla justifikatzeko titularrari egindako banku transferentziaren egiaztagiria edo haren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dira, zeinean ordainagirietan zehaztutako zenbatekoa jaso duela adieraziko baitu, eta NAN/AIZren kopia ere erantsi beharko da.

Dirulaguntza eskuratzeko eskabidea ebazten denetik gehienez 2 hilabeteko epean onuradunak Herritarrei Laguntzeko Bulego batean egiaztatu beharko du diruz lagundutako gastua, eta fakturak edo ordainagiriak zein dagozkion ordainketa-egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu horretarako.

Informazio gehiago

Saila: Gizarte Politikak

Zerbitzua: Komunitate Jarduera

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.