Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Elkarte edo kolektiboek gazteentzako proiektuak garatzeko udal lokala erabiltzeko eskaera
Lakua auzoan kokatutako udal lokal bat erabiltzeko baimena eskatzea. Zehazki, Loreto Arriola kalean kokatuta dago lokala, 25. zenbakian. Espazioa erabili ahal izateko, 12 urtetik 30era arteko gazteei zuzenduak izan beharko dira jarduerak eta proiektuak. Egoitza gisa edota erabilera puntualetarako eskatu daiteke espazioa. Bi urtez erabili ahal izango da, eta hiru urtera luzatzeko aukera egongo da.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 64. zk, 2025eko ekainaren 9a
- Gasteizko gizarte, kultura eta hezkuntza sustapena helburu duten irabazi asmorik gabeko gazteen elkarte, elkarte-federazio eta kolektiboa izatea, eta irabazi asmorik ez izatea.
(e)tik (e)ra.
Elkarteen kasuan:
- Entitatearen estatutuak edo funtzionamendua-arauak, eta hura eratu zen urtea.
- Dagokion elkarteen erregistroko inskripzio-zenbakia.
- Udalari ordaindu beharreko zergak ordainduta edukitzea.
Kolektiboen kasuan:
- Kide guztien izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia.
- Adingabeen kasuan Adingabeentzako baimena erantsi beharko dute.
Ordezkariak egindako zinpeko aitorpena, non adierazi baitu ez duela lokalik bere jabetzan eta ez duela baimenik beste sail edo erakunde publiko edo pribatu batzuen bitartez lokalak egoitza sozial gisa erabiltzeko edo aurkeztutako proiektua bertan garatzeko
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoa-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Informazio gehiago
- Deialdiarekin lotutako zalantza edo kontsultarik izanez gero, Gazteria Zerbitzuaren bulegora jo daiteke, Frai Zacarias Martinez kalearen 3. zenbakian (Alde Zaharrean), edo 945 16 13 68 telefonora deitu.
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Gazteria
Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.