Ekonomia zirkularreko proiektuak garatzeko laguntza-deialdia: Justifikazioa

Jasotako dirulaguntza justifikatzea.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 54zk. 2025eko maiatzaren 16an

Merkataritza-jarduera egiten duten eta deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainak (250 langile baino gutxiago, urteko fakturazioa ez da 50 milioi eurotik gorakoa, eta balantze orokorra 43 milioi eurotik beherakoa da).

(e)tik (e)ra.

  • Proiektua garatzean egindako jardueren eta lortutako emaitzen oroitidazkia.
  • Egindako gastuen justifikazioa, behar bezala egiaztatua, eta ordainketak justifikatzen dituzten agiriak.
  • Ahal izanez gero, gauzatutako proiektuen dokumentazio grafikoa.

  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozen fakturak eta 2024ko urriaren 18tik 2025eko urriaren 17ra bitarteko epeari dagokienak.
  • Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.