eseu


Ekintzaileentzako beka eskabidea

Ekintzaileei laguntzak beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean. 

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 35zk. 2025eko martxoaren 26koa

 

  • Gasteizen erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea.
  • Gasteizko udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena garatzen ari izatea.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez egotea.
  • Norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea.
  • Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu.
  • Aurreko urteetan beka eskuratu ez izana.

(e)tik (e)ra.

Deialdiak bi epe ezartzen ditu eskaerak egiteko: lehenengo epea ekainaren 13ra arte egongo da zabalik, egun hori barne eta bigarrena, ekainaren 14tik irailaren 26ra, egun hori barne.

  • Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, 
    edo dokumentu baliokidearena, atzerritarren kasuan
  • Enpresa proiektua, II. eranskinean ematen den eredua jarraituz.
  • Lan-plana, aurreikusitako jarduerak, lortu nahi diren helburuak eta egutegia zehaztuta, III. eranskinean ematen den eredua jarraituz.
  • Ekintzaileei laguntzen esperientzia duen erakunderen batek proiektua bideratu bitartean tutoretza-lanak egiteko konpromisoa bere gain hartzen badu, konpromiso hori adierazten duen agiria, eta aurreikusitako tutoretza-lanen egitaraua.

  • Bekaren zenbateko osoa finkatuko da, gehienez 2.500,00 eurokoa mugarekin.
  • Beka ordainketa bakarrean ordainduko da. Onuradunek sinatutako memoria aurkeztu beharko dute (deialdiaren IV. eranskineko ereduaren arabera) irailaren 19a baino lehen, eskabideen lehenengo epean aurkezten diren proiektuei buruzkoa, eta abenduaren 15a baino lehen, bigarren epean aurkezten diren proiektuei buruzkoa. Bekaren onuradunak ez badu betebehar hori betetzen, bekaren zenbatekoa itzuli beharko du.
  • Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
     

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.