Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Ekintzaileentzako beka eskabidea
Ekintzaileei laguntzak beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean.
Deialdiaren oinarriak: ALAHO 41zk. 2024ko apirilaren 10koa
- Gasteizen erroldatuta egotea.
- Adinez nagusia izatea.
- Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea.
- Gasteizko udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena garatzen ari izatea.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez egotea.
- Norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea.
- Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu.
- Aurreko urteetan beka eskuratu ez izana.
(e)tik (e)ra.
Deialdiak bi epe ezartzen ditu eskaerak egiteko: lehenengo epea ekainaren 14ra arte egongo da zabalik, eta bigarrena, ekainaren 15etik irailaren 27ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez-aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena esteka jarraituz:
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
- Ekintzaileentzako beka: II eta III. eranskinentzako argibideak
- Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.
- Enpresa proiektua, II. eranskinean ematen den eredua jarraituz. Enpresa-proiektua aurkezten ez bada, ez da eskabidea onartuko.
- Lan-plana, aurreikusitako jarduerak, lortu nahi diren helburuak eta egutegia zehaztuta, III. eranskinean ematen den eredua jarraituz.
- Ekintzaileei laguntzen esperientzia duen erakunderen batek proiektua bideratu bitartean tutoretza-lanak egiteko konpromisoa bere gain hartzen badu, konpromiso hori adierazten duen agiria, eta aurreikusitako tutoretza-lanen egitaraua.
- Bekaren zenbateko osoa finkatuko da, gehienez 2.500,00 eurokoa mugarekin.
- Beka ordainketa bakarrean ordainduko da. Onuradunek sinatutako memoria aurkeztu beharko dute (deialdiaren IV. eranskineko ereduaren arabera) irailaren 20a baino lehen, eskabideen lehenengo epean aurkezten diren proiektuei buruzkoa, eta abenduaren 16a baino lehen, bigarren epean aurkezten diren proiektuei buruzkoa. Bekaren onuradunak ez badu betebehar hori betetzen, bekaren zenbatekoa itzuli beharko du.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Enpresak
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.