eseu


Ehorzketa-eskubidearen egiaztagiria edo kopia eskatzea

Salbatzailearen edo Santa Isabel hilerrietan horma-hobi, hilobi, panteoi edo kolunbarioren baten gaineko ehorzketa-eskubidearen egiaztagiria edo kopia eskatzea.

Urte osoan irekita.

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


  • Egiaztagiria lortzeko:
    • Titularraren nortasun agiria.
    • Ordezkaritza bidez jardunez gero:
      • Titularraren baimena.
      • Titularra hil bada, eskatzailearen nortasun agiria.

  • Kopia lortzeko:

    • Titularraren nortasun agiria.
    • Ordezkaritza bidez jardunez gero:
      • Titularraren baimena.
    • Titularra hil bada, ez da kopiarik egingo, egiaztagiria baino ezin da eskuratu. (Hileta-eskubidearen eskualdaketa izapidetu beharko dute).

  • Egiaztagiria eskatuz gero, berehala ematen da.
  • Kopia eskatuz gero, 10 - 15 eguneko epean postaz jasoko du.

Ezin da hilobirik betirako eskuratu. Hilobiak administrazioaren emakida baten bidez eskuratzen dira, epe jakin baterako, zeina eskuratze dataren araberakoa baita:

  • 99 urterako, 2004ko otsailaren 3a baino lehenago eskuratutako emakida guztiak.
  • 75 urterako, 2004ko otsailaren 4tik 2009ko abenduaren 31ra arte eskuratutako emakida guztiak.
  • 25 urterako, 2010eko urtarrilaren 1etik 2014ko martxoaren 31ra arte eskuratutako horma-hobiak.
  • 25 urterako, 2011ko urtarrilaren 1etik 2014ko martxoaren 31ra arte eskuratutako emakida guztiak.
  • 25 edo 50 urterako (eskatzaileak aukeratzen duenaren arabera) 2014ko apirilaren 1etik eskuratutako emakida guztiak.


Horren bidez, titularrak esleitu zaion ehorzketa-unitatea esklusiboki erabil dezake, emakidan zehazten den denboraz, gorpuak, errautsak eta gorpuzkiak ehortzi zein bertatik ateratzeko, haien jatorria edozein delarik. Irekitzeko berariazko baimena behar da.


Bakarrik aterako dira gorpuzkiak, eta hezurtegi komunera eraman, ehorzte-eskubidea iraungi ondoren titularrak berreskuratu edo lekuz aldatu nahi izan ez dituenean. Emakidaren epea bukatzean, Udalak berritzeko aukera eskainiko dio titularrari. Hortaz, gure oinordekoek nahi duten beste denbora egon daitezke gure gorpuzkiak hilobian.
Emakida berritzen ez bada, eskubidea iraungi egiten da.


Pertsona fisiko baten izenean emandako hilobiak titularrarentzat eta haren jaraunsleentzat eskuratzen dira, emakidan ezarritako denborarako. Titularra hiltzeak ez dakar emakidaren amaiera, baina jaraunsleek izaera hori egiaztatu beharko dute eta titulartasuna haien izenean jartzeko eskatu, hura hiltzen denean ez baita geratzen hilobia irekitzeko baimena eman dezakeenik. Hilobiak ondasun jaraunsgarriak dira, beraz, familiakoak ez diren pertsonei utz dakizkieke oinordetzan, edo irabazte asmorik ez duten erakundeei; horregatik egiaztatu behar da oinordekotza erabiltzen jarraitu ahal izateko.


Hainbat modu daude:

  • Dohaintza: Senideen arteko kontratu bidez egiten da. Hilerrien bulegoak senideen artekoa ez den dohaintza onar dezake, kasuaren arabera. Kostea urtero eguneratzen da ordenantza fiskaletan ezarritako tasaren arabera.
  • Emakida itzultzea (panteoien kasuan izan ezik): Udalak hilobi-eraikina erabiltzeko eskubidea berreskuratzen du diru-kopuru baten truke, zein urtero eguneratzen baita ordenantza fiskaletan. Kolunbario, nitxo edo hilobiak ez du gorpuzkirik izan behar eta ez du lizentziarik gabeko berrikuntzarik izan behar.
  • Uko egitea (doako kudeaketa): Titularrak emakidari uko egiten dio, udalaren alde. Ukoa onartu eta legezko epea bete ondoren, gorpuzkinik balego hezurtegi orokorrean sartuko lirateke.


Herentzia bat onartzen badugu, ondasun guztiak onartzen ditugu, ez zati bat bakarrik. Ondasun bat edukitzeko (kasu honetan, hileta-eskubidea), lehenik eta behin berezkoa izan behar du. Hilobiak ezin dira partikularren artean salerosi, baina bada senitartekoen artean dohaintzan ematerik. Udalak bi modutan berreskura ditzake hilobiak:

  1. Udalari itzultzea
    • Kasu horretan, Udalak berriro eskuratzen du hilobia (hutsik egon behar du) eta horren truke zegokionean ordaindutakoari igarotako denborari dagokion kopurua kentzetik ateratzen dena ordainduko du. Titularrak bi aukera ditu hilobia husteko, legezko epearen barruan:
      • Gorpuzkiak beste hilobi batera eraman.
      • Gorpuzkiak errausketa labera eraman, errauts bihurtzeko.
  2. Udalari dohaintzan eman
    • Kasu horretan titularrak ez du ezer jasotzen hilobiaren truke, eta Udalak hezurtegi komunera eramaten ditu gorpuzkiak, legezko epeak errespetatuz. Hilobiaren oinordetza onartzearen helburua jarraian Udalari dohaintzan ematea den kasuetan ez da titulartasuna aldatzeagatiko tasa ordaindu beharrik.


Titulartasuna aldatzeko 7.10 ordenantza fiskalean ezarritako udal tasa ordaindu beharra dago. Bi salbuespen ditu:

  • Eskuratzaile berria alargun geratutako ezkontidea denean.
  • Titulartasun aldaketaren ondorioa hilobia Udalari dohaintzan ematea denean.

Horri gehitu beharko zaio Foru Aldundiak oinordetzen gaineko zerga edo eskualdatzeen gaineko zerga (eskualdatzaileen arteko familia harremanaren arabera) likidatzean kobratzen duena.


  • Hilobia titulartasun publikoko ehorzte-unitatea da, Udalak Salbatzailearen hilerrian eraikitakoa, hainbat gorpu zein errautsak eta gorpuzkiak ehorzteko balio duena; Udalak pribatuki erabiltzeko eskubidea ematen du, administrazioaren emakida baten bitartez.
  • Panteoia gauza bera da, baina partikular batek eraikia da.
  • Horma-hobia titulartasun publikoko ehorzte-unitatea da, Udalak Salbatzailearen hilerrian eraikitakoa; hainbat solairu duen eraikin baten antzekoa da, eta zenbait gorpu zein errautsak eta gorpuzkiak ehorzteko balio du; Udalak pribatuki erabiltzeko eskubidea ematen du, administrazioaren emakida baten bitartez.
  • Kolunbarioa horma-hobiaren antzekoa da, baina errautsak baino ez dira sartzen.


Ez. Emakida jakinarazteko administrazioaren izapideak 30 eguneko epea ematen du ordaintzeko.


Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publiko eta Natur Ingurunea

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Ez du

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.