Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Datu pertsonalak babesteko eskubideak baliatzea
Udal zerbitzuek jasotako eta tratatutako datu pertsonalen babesarekin lotutako eskubideez baliatzea.
Tramitazio epea: Hilabeteko epea ezartzen da interesdunaren eskubidea gauzatzeko; eskabideari erantzutea konplexua bada, edo eskabide asko jaso badira, epea 2 hilabetez luzatu ahalko da. Nolanahi ere, luzapen horien berri eman beharko zaio interesdunari, eta horien arrazoiak berariaz azaldu, hilabeteko apean.
- 14 urtetik baino gehiago izatea.
- Datuen titularra edo haren ordezkaria izatea.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Datuak eskuratzeko eskubidea baliatzea
- Datuak zuzentzeko eskubidea baliatzea
- Tratamendua ezerezteko eskubidea baliatzea
- Tratamendua mugatzeko eskubidea baliatzea
- Datuak transferitzeko eskubidea baliatzea
- Aurka egiteko eskubidea baliatzea
- Nortasun agiri original eta fotokopia: NANa, Egoitza-baimena, ANZa, Pasaportea.
- Justifikatzeko behar den agiri oro.
- 2016/679 EBren erregelamendua, Datuak babesteko erregelamendu orokorra, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena
- 3/2018 Lege organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak bermatzeko abenduaren 5eko Lege organikoa
- Eskubide hori ezingo da 12 hilabetetik beherako epeetan baliatu, bidezko interesa egiaztatu ezik.
- Datuak okerrak edo osagabeak, ezegokiak edo gehiegizkoak badira, baliatu ahalko da zuzentzeko eskubidea.
- Ez da datuak ezeztatzerik izango titularraren edo besteren bidezko interesei kalte egiterik bada edo datuak gordetzea nahitaezkoa bada. Datuak okerrak edo osagabeak, ezegokiak edo gehiegizkoak badira baliatu ahalko da ezeztatzeko eskubidea.
- Datu pertsonalei tratamendua emateko horien titularraren adostasuna beharrezko ez denean baino ezingo da baliatu tratamenduaren kontra agertzeko eskubidea, baldin eta funtsezko arrazoi legitimoak baditu horretarako, bere egoera personala dela eta, legeren batek kontrakoa xedatu ezean.
Informazio gehiago
Saila: Administrazioa Modernizatzea
Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Idazkaritza Teknikoa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: 1 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.