Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Bizileku aldaketa jakinaraztea, udal erroldaren ondorioetarako
Gasteizko udalerrian erroldatuta dauden pertsonek bizileku aldaketa jakinarazten dute, udal erroldaren ondorioetarako, baldin eta aldaketa udalerrian bertan denean.
Gasteizen erroldatuta egotea.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Bizilekuz aldatzeagatiko ordezkaritza baimena
- Gurasoetako baten baimena
- Etxebizitzaren okupazio-eskubidearen titularraren erantzukizunpeko aitorpena. Azpierrentamendu baimena
- Etxebizitza edo gela okupatzeko eskubidearen titularraren erantzukizunpeko aitorpena. Kosturik gabeko alokairu kontratua
- Etxebizitzaren okupazio-eskubidearen titularraren erantzukizunpeko aitorpena. Gonbidapena
Kasu bakoitzaren arabera aurkeztu beharreko dokumentuei buruzko informazio-dokumentua, honetarako:
Nortasuna egiaztatzea.
Bizilekua egiaztatzea: kasu honetan, eskatutako dokumentazioa aldatu egiten da kasu bakoitzaren arabera (etxebizitzaren jabetza, etxebizitzaren alokairua, gelaren alokairua, etxebizitzaren edo logelaren azpierrentamendua, etxebizitzaren lagapena edo gonbidapena)
Adingabeen alta.
- 1690/1986 Errege dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen errege dekretua
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzaren eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Entitateekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udalei udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak emateko ebazpena
- 7/1985 Legea, 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan ordezkaritza bidez egin daitezke helbide-aldaketak, betiere ordezkaria etxebizitza-aldaketan sartuta badago. Ordezkariak honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- baimen-inprimakia,
- ordezkariaren indarreko identifikazio-agiri originala.
- ordezkatutako pertsonen indarreko
identifikazio-agiriaren fotokopia.
- Etxebizitzaren jabeak egindako gela-kontratuarekin erroldatzeko, jabeak ere joan beharko du arreta-bulegora.
Informazio gehiago
Saila: Administrazioa Modernizatzea
Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia
Isiltasunaren ondorioa: Positiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.