eseu


Bizikidetza sustatzeko jarduerak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak: Eskaera

Hirian bizikidetza eraikitzeko eta giza eskubideak gauzatzeko proiektuetako dirulaguntzak.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 20zk. 2023ko otsailaren 17a

Pertsona juridikoek, fundazioek eta elkarteek, baldin eta helbide soziala Gasteizen badute, legez eratuta badaude, eta dagokion erregistro publikoan izena emanda badaude.

  • Legez eratuta egotea eta helbide soziala Gasteizko udalerrian izatea.
  • Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian (edo dena delako Erregistro Publikoan) izena emanda egotea, eta datuak eguneratuta edukitzea.
  • Gasteizko udalerria izan beharko dute jarduera-esparru eskabidea egiten duten elkarteek eta aurkeztutako proiektuek.
  • Gasteizen helbidea izateko baldintza betetzetik salbuetsi ahalko da baldin eta proposamena Gasteizko herritarrei zuzentzen bazaie edo haiek barne hartzen baditu, udalerrian garatzen bada, eta, gainera, deialdiko gainerako baldintzak betetzen baditu.
  • Entitate eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.

(e)tik (e)ra.

  • Proiektua deskribatzeko formularioa  Formularioa betetzeko gida  begiratzea gomendatzen da.
  • Modalitate kolektiboan proiektu bat aurkeztuz gero eranskina  bete eta aurkeztu behar da.
  • Azpikontratazeko baimena eskabidea  proiektuaren zati bat erakunde eskatzaileari lotutako erakunde edo profesional batekin azpikontratatzea aurreikusten den kasuetan bakarrik (lotura dagoen edo ez jakiteko, begiratu oinarri espezifikoetako 16. atala).

Oharra: zerrenda honetan inprimaki bidez aurkezten diren agiriak baino ez dira jasotzen. Eskabidean aurkeztu behar diren gainerako agiriak ezagutzeko, kontsultatu oinarri espezifikoetako 13. atala.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Bizikidetza eta Aniztasuna

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.