Errentaren araberako hobaria
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Zaborren tasan hobariak: Birziklatze organikoagatiko hobaria
Udalak zaborraren ordainagirian hobariak ezarriko dizkie edukiontzi marroian, bilketa pneumatikoko postontzian eta konpostaje-programetan materia organikoa birziklatzen dutenei.
Edukiontzi marroia edo postontzia:
2025ean, lehenengo urtea delako, % 10eko hobaria aplikatuko zaie, 2025eko apirilaren 15era arte (egun hori barne) Erabiltzaileen Erregistroan alta ematen duten etxebizitza guztiei. Gainera, beste % 10eko hobaria aplikatuko zaie edukiontzia 2024an gutxienez egun hauetan erabili dutenei:
- 75 m2-tik beherako etxebizitzak: 70 egun.
- 75-90 m2: 100 egun.
- 90 m2 baino gehiago: 120 egun.
Hiriko edozein postontzi edo edukiontzitan egindako erabilerak zenbatzen dira (bat eguneko, etxe bakoitzeko).Materia organikoa birziklatzeko, beharrezkoa da Herritarren Udal Txartela. Kontsultatu nola lortu.
Konpostaje-programak:
Banakako edo komunitateko konpostaje-programetan parte hartzen dutenei % 20ko hobaria aplikatuko zaie. Horretarako, programa horietan parte hartzen dutenek izena eman behar dute Erabiltzaileen Erregistroan.
- Erabiltzaileen erregistroan izena ematea. Pertsona bat ezin da etxebizitza batean baino gehiagotan erregistratu. Etxebizitza bereko kide guztiak bertan erregistra daitezke edukiontziaren erabilerak zenbatzeko.
Erregistro-moduak:
- Online, Herritarraren Udal Txartelarekin (TMC), Bakq-arekin edo beste ziurtagiri digital batekin. Online erregistroan, etxeko kide bakoitzak bere erregistroa egin behar du, pertsona batek ezingo baititu online erregistratu etxeko beste kide batzuk.
- Aurrez aurre, Herritarren Arretarako Bulegoetan. Aurrez aurreko arretan, bulegora joaten den pertsonak bere etxeko beste kideak ere erregistratu ahal izango ditu. Horretarako, bulegoan emandako erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du, baimena baduela baieztatzeko.
Urte osoan irekita.
2025eko ordainagirian, erregistroan alta emateagatiko hobaria 2025eko apirilaren 15era arte erregistratutakoei bakarrik aplikatuko zaie (hori barne).
-
Identifikatzeko moduak: HUT, Bakq.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Tasa Ordenantza Fiskalen 6.3 epigrafean jasota dago.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 1/2021 Foru dekretua, Foru Gobernu Kontseiluaren 1/2021. Araugintzako foru dekretua, irailaren 29koa. Onestea Toki Ogasunak arautzen dituen foru arauaren testu bategina
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
Bai. Guztiz beharrezkoa da HUT izatea hobaria gozatu ahal izateko, hura baita edukiontzia eta bilketa pneumatikoko postontzia irekitzeko erreferentziazko txartela.
Udalak ikuskapenak egin ahal izango ditu konpostaje indibidual zein komunitarioko udal-programetan parte hartzeko erregistratu diren pertsonek programa horietan benetan parte hartzen dutela eta birziklatzen ari direla egiaztatzeko. Hasieran, konpostaje indibidual zein komunitarioan aritzen direla adierazi duten eta Udalak sustatutako konpostaje indibidual zein komunitarioan aritzen direnen erregistroan inskribatuta ez dauden pertsonak ikuskatuko ditu Udalak.
Ez. Hobaria etxebizitzei bakarrik aplikatuko zaie.
Udalak kontsulta-zerbitzu bat abiaraziko du, birziklaje organikoan ariutzen direnen erregistroan izena eman dutenek (izena emateak Udalari norbere Herritarren Udal Txarteleko datuak kontsultatzeko baimena ematea dakar berekin) egin duten irekiera-kopurua kontsultatzerik izan dezaten. Zerbitzu hori erregistroan 2025eko apirilaren 15ean izena emateko epea amaitu ondoren gaituko da.
Ez, ez da beharrezkoa. Pertsona bakoitzak erabakiko du zein helbidetan aplikatuko den hobaria.
Ez, ez da derrigorrezkoa. Pertsona bakar batek eman dezake alta, baina haren txartelarekin egindako irekierak bakarrik zenbatuko lirateke, ez etxebizitzako beste pertsona batzuen txartelekin egindako gainerako irekierak.
Pertsona bakoitzak etxebizitza bakarrean eskatu ahal izango du hobaria. Behin erregistratuta, posible da beste etxebizitza batekin berriro erregistratzea, baina aukeratutako azken helbidea bakarrik hartuko da kontuan.
Bai, baina udal-ikuskaritzaren mende egongo da, konpostaje hori benetan egiten dela egiaztatzeko.
Etxeko eta auzoko konpostajeari buruzko webgunean kontsulta daiteke informazio guztia. Interesatuta bazaude, bete ezazu formularioa, eta harremanetan jarriko gara zurekin: Konpostatzeko galdetegia
Ez. Ireki aplikazioa instalatzeko eta sistemak edukiontziaren irekierak erregistratzeko, beharrezkoa da HUT bat aktibatuta izatea.
Ez. Ireki aplikazioa instalatzeko eta sistemak edukiontziaren irekierak erregistratzeko, beharrezkoa da HUT bat aktibatuta izatea.
Bai, datuak alda ditzakezu, baina Udalak ordainagiria bidaltzeko unean erregistratuta duzun helbidea bakarrik hartuko du kontuan: beste helbide erregistratuta zeundenean egin duzun irekiera-kopurua ez da hobarirako zenbatuko. Gauza bera gertatzen da konpostaje-programetan parte hartzen dutenekin.
Pertsona sisteman erregistratuta badago, bere etxebizitzan beste inor inskribatu ahal izango du, bulego batean aurrez aurre: bertan emango dioten erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du, hartara baimena emango diola beste pertsona horri edo horiei.
Norbait beste helbide batean inskribatzeko, aldiz, baimena aurkeztu beharko du, baimena ematen duenaren nortasun-agiriarekin edo notario-ahalorde batekin batera.
Bai, nahikoa da berriro online izapidetze-zerbitzuan sartzea eta egiaztagiria sortzea. Aurrez aurre ere eska daiteke.
Ez, ez da beharrezkoa. Etxebizitza jakin bati hobaria aplikatzeko, nahikoa da norbaitek bere HUT etxebizitzarekin lotzea, eta bere txartelari lotutako irekiera-datuak kontsultatzeko baimena ematea.
2025eko ordainagirian bakarrik aplikatuko da erregistratzeagatiko hobaria, % 10ekoa. Irekiera-kopuruari dagokion hobaria aurrerantzean ere aplikatuko da.
Erlazionatutako tramiteak
Informazio gehiago
- Edukiontzi marroia: nola ireki, nola lortu poltsa konpostagarriak, zer bota.
- Auzoko eta etxeko konpostaje-programak: nola parte hartu.
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.