eseu


Bildumagileen azokarako lizentzia eskaera

Lizentzia eskatzea bilduma-gaiak trukatu, erakutsi eta saltzeko, igandeetan, Espainia Plazan (Plaza Berria). Lau urterako lizentzia da.

Deialdiaren oinarriak: Bildumagileen azokarako - 2023-2027 

  • Adinez nagusia izatea.
  • Pertsona juridikoak izanez gero, legez eratuta egotea eta Administrazio publikoen aurrean jarduteko gaitasuna izatea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala.
  • Europar Batasunaz kanpokoak badira, egoitza-baimena eta norberaren konturako lan-baimena (sozietate kooperatiboetako kideak badira, besteren konturako lan-baimena) izan beharko dute.
  • Salgaiek bete beharreko araubideak xedatutako baldintzak eta betekizunak betetzea.
  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea (ofizioz egiaztatuko da).

Urte osoan irekita.

Lizentzien indarraldian, beste eskaera batzuk onartu ahal izango dira. Eskakizunak betez gero, egotekotan, postu libreetan sartu ahal izango dira, bestela, itxaron-zerrenda deialdi honen oinarriek zehazten duten arabera batera bideratuko dira.

  • Eskabidea, eskatzaileak sinatuta. Bertan, betebeharrak betetzen direla adierazi behar da. Halaber, postua non nahiago den zehaztu behar da (hiru kokapen aukeratu daitezke gehienez). Ikusi postuak kokatzeko mapa .
  • Lizentzia eskatzen duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, lan-baimena eta egoitza-baimena indarrean direlarik, atzerritarren arloan legeak dioenarekin bat.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze-eskrituren fotokopia, eskatzailearen ordezkaritza-ahalordeak eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
  • Merkaturatuko diren produktuen oinarrizko azalpena eta produktu horien hiru argazki.
  • Oinarrietako 2.f atalean adierazitako objektuen kasuan (altzariak, dekorazio-objektuak...), memoria bat gehitu beharko da, non azalduko den objektu horiek bilduma gisa gordetzeko duten balorea,  Eranskinaren  arabera. Baldintza hori betetzen ez duen eskaera oro ezetsi egingo da.

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 epigrafean jasota dago.

  • Pertsona bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da.
  • Esleipendunen zerrendak: 2023ko otsailaren 21etik aurrera kontsultatu ahalko dira, 010 telefonoan (edo 945 16 11 00, Gasteiztik kanpotik deituz gero) zein udalaren web orrian, www.vitoria-gasteiz.org.
  • Lizentziak jasotzea: 2023ko otsailaren 22tik 28ra (biak barne), San Martineko bulegoetan, 08:30etik 14:00etara. Lizentzia jasotzeko, ordaindu egin behar da (ez da eskudirurik onartzen).

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Merkataritza

Ebazteko epea: 2 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.