Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Bide publikoan edukiontziak edo hesiak jartzeko eskaera
Bide publikoa edukiontziekin edo hesiekin okupatzeko baimena eskatzea.
Urte osoan irekita.
Eskaera erreserba hasi baino gutxienez 5 egun baliodun lehenago egin behar da. Ez dira baliodunak izango asteburuak, jaiegunak eta zubiak.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: permisos.trafico@vitoria-gasteiz.org
- Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.5 epigrafean jasota dago.
- R-307 (gelditzea eta aparkatzea debekatuta) edo R-308 (aparkatzea debekatuta) seinaleak interesatuek jarri beharko dituzte gutxienez 24 ordu lehenago. Seinale hauetan baimenaren fotokopia bana jarri beharko da.
- Udaltzaingoak esandakoak bete beharko dira uneoro.
- Baimenean agindutako baldintzak betetzen ez badira, udaltzainek baimena eten dezakete, zehapen-espedientea irekitzeko aukerari kalterik egin gabe.
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.