eseu


Basaldean lursailak okupatzeko baimen-eskabidea

Basaldea nekazaritza ekologikoko enpresen zentroko lursailak erabili, gozatu eta ustiatzeko baimena eskatzea.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 126zk., 2022ko azaroaren 4koa

Profesionalki nekazaritza ekologikoean jardun nahi duten pertsonek eta nekazaritzarekin zerikusia duten enpresa berriki sortuek.

Lursail bat eskatu nahi duten pertsona fisikoek bete beharrekoak:

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta edukitzea.

  • Baratze bideragarririk egiteko egoki den eta berehalakoan ustiatu ahal izateko prest dagoen inongo landa-lurren jabe ez izatea.
  • Oinarrietan zehaztutako prestakuntza eta/edo esperientzia izatea.
  • Produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako txartela edukitzea, edo azpilursaila esleituz gero lortuko dela hitzematea.

Enpresek bete beharrekoak:

  • Enpresa eratzeko estatutuetan ageri den datatik bost urte baino gehiago igaro ez izana.

  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea, nekazaritza-jarduerarekin zerikusia duten epigrafeetan.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta edukitzea, eta administrazio publikoarekin kontratatzeko debekua dakarten kasuetako batean ez egotea.
  • Baratze-ustiapen bideragarria ahalbidetuko lukeen eta berehalakoan ustiatu ahal izateko prest dagoen inongo landa-lurren jabe ez izatea Arabako lurralde historikoaren barruan.
  • Nekazaritza ustaipen gisa alta emanda egotea, edo esleitzen denetik hilabeteko epean gehienez horretarako konpromiso hartzea; orobat, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan (EKOLURRA) alta emanda egotea.
  • Talde sustatzaileko kide batek gutxienez prestakuntza- edota esperientzia-betebeharrak bete beharko ditu.

Urte osoan irekita.

Hala ere, azpilursailak erabilgarri badaude, deialdiak irekita jarraituko du etengabe. Prestasun hori ez badago, itxaron-zerrendan geratuko da.

  • Enpresa proiektua eta negozioaren bideragarritasun plana.
  • NANaren, pasaportearen edo AIZren kopia, pertsona fisikoen kasuan.
  • Pertsona juridikoa bada, IFZren kopia, eratzeko eskritura, nortasun juridikos duen entitatearen estatutuak, legezko ordezkariaren ahalmenaren egiaztapena, eta haren NANaren kopia. Ekonomia-jarduaren gaineko zergari dagokion alta-agiria, eta Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean autonomo edo enpresa gisa alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Enpresa-jardueraren garapenean zuzenean parte hartuko duten pertsonen curriculum vitae-a eta proiektuari baremos aplikatzeari dagokinez beharrezkotzat jotzen diren egiaztagiriak oro.
  • Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta edukitzearen ziurtagiri eguneratuak, horiek ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero (Udalari ordaindu beharrekoak ordainduta dituen ofizioz egiaztatuko da).

  • Lursaila esleitzen denetik gehienez ere 30 eguneko epean sinatuko dira kontratuak.
  • Lizentziak 5 urteko iraupena izango du, eta beste 5 urtez luzatu ahal izango da.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.