Autonomoentzako txekea laguntza eskaera

960 euroko dirulaguntza deialdiaren baldintzak betetzen dituzten langile autonomoei.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 39zk. 2026ko apirilaren 1a 

Gasteizen erroldatuta dauden langile autonomoak, Langile Autonomoen Erregimen Berezian (LAAB) lehen alta 2024ko abenduaren 13tik aurrera izapidetu dutenak eta gutxienez 12 hilabetez jarraian altan egon direnak lehenengo altatik. Baldintza hau ezinbestean bete behar da eskabidea egitean. Data batetik bestera zenbatuko da.

(e)tik (e)ra.

Bi epe izango ditu eskabideak aurkezteko. 1. epea: 2026ko irailaren 15era; 2. epea: 2026ko irailaren 16tik abenduaren 15era. Konkurrentzia sinplea baliatuko da laguntzak emateko prozedura gisa, sarrera-erregistroko ordena kontuan hartuz (Deialdiaren 12. oinarria - Emateko prozedura).

  • Eskatzailearen NAN-AIZaren fotokopia.
  • Eskatzailearen lan-bizitzari buruzko txosten eguneratua.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen egoerari buruzko txostena, LAABen alta eman zen egunetik.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.