eseu


Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan izena ematea

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatzea.

Arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabea izatea eta Gasteizko udalerrian bizitzea.

Urte osoan irekita.

  • Eskatzailearen NANa edo IFZa.
  • Dagokion administrazioaren erabakia, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia indarrean dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • Erantzukizun zibilaren aseguru-poliza. Animaliak eragin lezakeen erantzukizunari aurre egiteko, animalia beste pertsona bati zaintzeko utzi bazaio ere; 120.000 eurotik gutxieneko estaldura izan beharko du. Aseguru-ziurtagiria.
  • Poliza ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Txakurraren osasun-txartela.
  • Animaliaren osasun-egoera eta esterilizazioa egiaztatzen duen albaitariaren ziurtagiria, 12 hilabetetik gorako txakurren kasuan.
  • EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorraren (AIEO)ren erregistratzeko orria.

  • Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren arrazei eta ezaugarriei buruzko informazioa kontsultatu.
  • Arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabeak, 5 eguneko epean, Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroari jakinarazi beharko dio txakurraren datuei buruzko edozein aldaketa, bereziki titularraren telefono-zenbakiari eta helbideari dagokienez. Baita txakurra hil delako edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo behin betiko lekualdatu delako baja ematea ere. Galeraren edo lapurretaren ondoriozko desagerpena 48 orduko epean jakinarazi behar da.
  • Jabe berriak jakinarazi beharko ditu titulartasun-aldaketak.

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Osasun Publikoa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.