Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Aparkalekua aldi baterako erreserbatzeko baimena eskatzea
Aparkatzeko erreserba edo geldialdi zama-hustuketaren abantaila bereziengatik sortarazten diren bide publikoaren ustiaketa berezietarako baimena lortzea.
Eskaera erreserba hasi baino gutxienez 5 egun baliodun lehenago egin behar da (ez dira baliodunak izango: asteburuak, jaiegunak edo zubiak).
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: permisos.trafico@vitoria-gasteiz.org
Ibilgailuak eraikin partikularretan sartzeagatik eta aldi baterako aparkaleku-erreserbengatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala (7.4 atala) kontsultatu, Araudia atalean.
- R-307 (gelditzea eta aparkatzea debekatuta) eta R-308 (aparkatzea debekatuta) seinaleak interesatuek jarri beharko dituzte gutxienez 24 ordu lehenago. Seinale hauetan baimenaren fotokopia bana jarri beharko da.
- Udaltzaingoak esandakoak bete beharko dira uneoro.
- Baimenean agindutako baldintzak betetzen ez badira, udaltzainek baimena eten dezakete, zehapen-espedientea irekitzeko aukerari kalterik egin gabe.
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.