Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Antzerki eta dantza taldeentzako sorkuntza artistikorako DANTE aretoak erabiltzeko eskaera
Dantza eta antzerki ikuskizun berriak sortzeko entsegu-aretoak erabiltzeko baimena eskatzea.
2023-2025 Deialdiaren oinarriak: ALHAO 82 zk. 2023ko uztailaren 14a
Antzerki talde egonkorrek, amateurrak edo erdiprofesionalak.
- Elkarte gisa legez eratuta egotea eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian (edo dagokion erregistroan) izena emanda egotea.
- Gasteizen egon behar da elkarteen helbide soziala.
- Aretoan ekoitziko den ikuskizunak dantzari edo antzerkiari lotuta egon behar du, eta gehienez urtebeteren buruan jendaurrean estreinatzeko asmoa izan behar du taldeak.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Eskabide orria deialdiaren 2. eranskinaren arabera.
- Antzezte arteen alorreko ikuskizun proiektua deialdiaren 3. eranskinaren arabera.
- Eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia.
- Elkartea legez eratuta eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian (edo dagokion erregistroan) izena emanda dagoela egiaztatzen duten agiriak.
- Dante entsegu-aretoak garai bateko San Ignacio ikastetxeko lehen solairuan daude; helbidea: Errota kalea, 4.
- Gehienez hilabeteko epean emango da ebazpena, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatuta.
- Baimenak bi urteko iraupena izango du, araututako baliogabetze kalterik gabe.
Informazio gehiago
Saila: Kultura eta Hezkuntza
Zerbitzua: Kultura
Ebazteko epea: 1 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.