Armentiako Animalien Babeserako Zentroan dauden animaliak adoptatzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Animaliak edukitzearekin lotutako arau-hausteak salatzea
Alderdi hauekin lotutako arau-hausteak direla eta animalien oro har eta txakurren bereziki jabe edo edukitzaileen kontrako salaketak tramitatzea:
- Txakurrak behar den erroldako identifikaziorik gabe edukitzea.
- Animaliak arreta egokia eskaini ezin zaien lekuetan edukitzea.
- Animaliei tratu txarra ematea.
- Animaliak abandonatzea.
- Arriskutsu izan daitezkeen txakurren kasuan, behar den lizentziarik ez izatea.
- Arriskutsua izan daitekeen txakurra ahokorik gabe edo aske eramatea.
- Txakurra aske uztea bide edo gune publikoetan.
- Animaliek pertsonei eraso egitea.
- Animaliek elkarri eraso egitea.
- Kalean gorotzak uztea.
- Beste arau-hauste batzuk.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
- Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
- 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko dekretua
- 50/1999 Legea, benduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Araubide Juridikoari buruzko Legea
- 287/2002 Errege dekretua, martxoaren 22ko, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzko araubide juridikoaren abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duen errege dekretua
- Ordenantza, Gasteizko Udalerrian Animaliak Babesteari eta Edukitzeari Buruzko Ordenantza
- 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Etxeko Animaliak Babesteari buruzkoa
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Osasun Publikoa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.