Andre Maria Zuriaren jaietan barrakak, atrakzioak, feriako postuak, makina saltzaileak eta zirku bat jartzeko deialdia

Andre Maria Zuriaren jaietan Mendizabalako ferialekuan barrakak, atrakzioak, feriako postuak, zirku bat eta alkoholik gabeko edariak saltzeko lau makina jartzeko lizentzia eskatzea.

2026-2029 urtetarako deialdiaren oinarriak

Deialdiaren oinarrietan zehazten diren baldintza hauek betetzea: espazio publikoa, kontsumoa, higiene eta osasuna, ingurumena, garbiketa eta hondakinen kudeaketa, segurtasuna, instalazioak eta ur-hartuneak eta ezarritako egun bereziak.

(e)tik (e)ra.

  • Kontsultatu deialdiaren oinarrietan kasu bakoitzerako eskatzen den dokumentazio guztia (atrakzioak, feriako postuak, makina saltzaileak eta zirkua)

Oinarrietan esleipenerako irizpide ekonomikoak kontsultatu.

Fidantza

Esleipendunek fidantza bat jarri beharko dute elementu bakoitzerako baimenaren iraunaldi guztia barne hartu behar du, gerta daitekeen hainbat egoerari erantzuteko: bide publikoan kalterik egitea, garbitzeko betebeharra ez betetzea edo legez eska daitekeen beste edozein obligazio ez betetzea:

  • 2.000,00 euro zirkuagatik.
  • 600,00 euro helduentzako aparatuengatik.
  • 450,00 euro ikuskizun, taberna eta txurro-dendengatik.
  • 450,00 euro tonbolengatik.
  • 300,00 euro haurrentzako aparatuengatik.
  • 150,00 euro etxola eta produktuak saltzeko makina bakoitzagatik.

Tasa zein bermea esleipen-ebazpenean adierazitako epean ordaindu beharko dira.

Hobariak

Erregututako hobari bat eman ahal izango zaie subjektu pasiboei, tasen zenbatekoaren ehuneko 90era artekoa, baldin eta onura publikokotzat deklaratutako erakundeak direlako inguruabar subjektiboak gertatzen badira edo erakunde horietan gizarte- eta udal-intereseko baldintzak justifikatzen badira, horri buruz egindako txostenaren arabera. Era berean, toki-araubideari buruzko oinarrizko legeriaren arabera eskumena duen organoak hala xedatuta, aldez aurretik eskaera eta txosten-proposamen arrazoitua eginda, tasatik salbuetsi ahal izango dira gizarte-, azoka-, kultura- edo kirol-ezaugarri bereziak izateagatik hiriarentzat eta/edo biztanleentzat interes handikotzat jotzen diren ekitaldi edo ekitaldiak. Hobaria edo salbuespena eskabide-orrian eskatu beharko da.

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.