15 urtetik beherakoentzako BAT txartel pertsonalizatua eskatzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
BAT txartela: 65 urtetik gorakoentzako BAT Berezi txartelaren eskaera
BAT Berezi garraio txartel hobariduna eskatzea. Txartel horrek tranbian eta TUVISAko autobusetan bidaiatzeko balio du, eta txartelaren prezioan hobaria dauka.
- 65 urte edo gehiago izatea.
- E.A.En (Euskal Autonomia Erkidegoa) erroldatutakoak.
- Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (IAEAP) halako 2,5 baino gutxiagoko diru-sarrerak edukitzea.
Urte osoan irekita.
- Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa.
- Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
- Txartela ordaindu izanaren ziurtagiria.
- Diru-sarreren egiaztagiria:
- Errenta aitorpena egiten badu, haren izenean aurkeztutako azken ekitaldiko aitorpenaren jatorrizkoa eta kopia.
- Errenta aitorpena egiten ez badu: azken urteko diru-sarrerak zehazten duen ziurtagiria, Ogasunak emana.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Txartelak 3 euroko kostua du. Txartelaren kostua ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko. Ordainketa honela egin daiteke:
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
- Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu beharko da.
- Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.
BAT orokorra baduzu (argazkirik gabe), doan pertsonaliza dezakezu.
Galtzea: jada txartel pertsonalizatua baldin bazenuen eta galdu baldin baduzu, beste txartel bat eskatu behar duzu Tranbiaren Informazio Bulegoan. Ezin izango duzu Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuratu.
Erlazionatutako tramiteak
-
-
Familia ugarientzako BAT txartel pertsonalizatuaren eskaera
-
BAT pertsonalizatutako garraio txartelaren eskaera, % 33 eta % 64 bitarteko desgaitasuna duten pertsonentzat
-
BAT pertsonalizatuaren eskaera, gizarte-txartelaren onuradunentzat
-
26 urtetik beherakoentzako BAT 30D GAZTEA txartelaren eskaera
-
% 64ko gorako ezgaitasuna duten pertsonentzat BAT BEREZI garraio-txartelaren eskaera
Informazio gehiago
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.