Eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
45 urtetik gorako pertsonentzat enpleguaren egonkortasuna sustatzeko udal laguntzak: Justifikazioa
Jasotako laguntza justifikatzea.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 49zk 2024ko maiatzaren 3koa
Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresak edo entitateak (haien forma juridikoa edozein dela ere).
Urte osoan irekita.
Justifikazioa eskatuko da, kontratu mugagabea bihurtu eta hamabi hilabete igaro ondoren.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Laguntza ematen bada, eta hala eskatuta, bihurketa egin eta 12 hilabetera entregatu beharreko dokumentazioa:
- Afiliatuaren lan-bizitzari buruzko txostena.
- Aldi baterako kontratua mugagabe bihurtu ondorengo 12 hilabeteetako nominak eta ordainagiriak.
- Ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzarekin dituen zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak (Udalaren ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria ofizioz egingo da).
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Enpresak
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.