Eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
45 urtetik gorako pertsonentzat enpleguaren egonkortasuna sustatzeko udal laguntzak: Justifikazioa
Jasotako laguntza justifikatzea.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 55zk 2025eko maiatzaren 19koa
Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresak edo entitateak (haien forma juridikoa edozein dela ere).
Urte osoan irekita.
Justifikazioa eskatuko da, kontratu mugagabea bihurtu eta hamabi hilabete igaro ondoren.
Laguntza ematen bada, eta hala eskatuta, bihurketa egin eta 12 hilabetera entregatu beharreko dokumentazioa:
- Eranskina - Justifikazio-kontu arrunta inprimakiaren eranskinaren eredua, behar bezala beteta, jarraibide hauen arabera. Atal hauek baino ez dira bete behar:
Aitortzailearen datuak eta dirulaguntzaren ildoa (1. orrialdea).
3. atala: jardueraren diru-sarreren eta gastuen balantzea (5. orrialdea).
4. atala: langile-gastuak eta gizarte segurantzaren gastuak (6. orrialdea).
Zinpeko aitorpena +enpresaren sinadura eta zigilua (8. orrialdea).
- Diruz lagundutako 12 hilabeteetako nominak eta ordainketa-egiaztagiriak (banketxeak zigilatutako agiria edo banku-ordainagiria) eta KLO agiriak (kotizazioen likidazio-ordainagiria).
- Ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duten ziurtagiriak (Udalaren ordainketak egunean izatea egiaztatzen duen ziurtagiria ofizioz egingo da).
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Enpresak
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.