eseu


45 urtetik gorako pertsonentzat enpleguaren egonkortasuna sustatzeko udal laguntzak: Eskaera

Gasteizko udal-mugarteko lantokietan enpleguaren egonkortasuna sustatzeko dirulaguntzak eskatzea, aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeagatik. 

Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 49zk 2024ko maiatzaren 3a 

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresak edo entitateak (haien forma juridikoa edozein dela ere).

  • Gasteizko lantokiei lotutako aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea 2023ko irailaren 16tik 2024ko irailaren 15era bitartean bihurtu badira, bi datak barne.
  • Mugagabe bihurtutako kontratuak gutxienez bihurketaren aurreko sei hilabeteetan Vitoria-Gasteizen erroldatutako pertsonenak izango dira. Pertsona hauek 45 urte edo gehiago izan beharko dituzte bihurketaren egunean.
  • Diruz lagundu daitekeen gutxieneko lanaldia % 50ekoa izango da.

(e)tik (e)ra.

Entitate eskatzailea identifikatu eta egiaztatzeko agiriak:

  • IFZ edo AIZ (pertsona autonomoak), IFK (enpresak/erakundeak).
  • Eratze-eskritura, enpresaren/erakundearen estatutuak, ordezkaritza-ahalordearen egiaztapena. Enpresaren edo erakundearen NAN edo AIZ (autonomoak badira) edo IFZ. Enpresaren/erakundearen ordezkaritzari edo sozietate-partaidetzari eragiten dioten geroko aldaketak.
  • Legezko ordezkariaren NANaren kopia.
  • Ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua (Udalean ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen egiaztapena ofizioz egingo da).

Kontratatutako pertsonaren betekizunak egiaztatzeko agiriak:

  • Laguntza jasoko duen lan-kontratua, bi aldeek sinatuta, enplegu zerbitzuei kontratazio hori bide telematikoz jakinarazi izanaren egiaztagiriarekin batera.
  • Laguntzaren objektu den afiliatuaren lan-bizitzaren txostena.
  • Kontratatuaren NAN edo AIZ.
  • Kontratazioaren urteko soldata-kostuen ziurtagiria, enpresa/erakunde eskatzaileak sinatuta. Urteko soldata-kostuen kalkulua, deialdi honi dagozkionetarako, dirulaguntzaren xede den kontratua duen langilearen soldata gordinaren araberakoa izango da, enpresa edo entitatearen kontura diren gizarte-segurantzako kostuak gehituta, kontratua mugagabe bihurtu ondorengo 12 hilabeteak aintzat hartuta.
  • Hala badagokio, dibertsitate funtzionalaren egiaztapena.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.