eseu


4. Kategoriako armak edukitzeko eta erabiltzeko txartela eskatzea

Etxetik kanpo 4. kategoriako armak eraman eta erabili ahal izateko txartelak agiri bereziak dira, eta titularrek gainean eraman behar dituzte beti, arma mota horiek eramatean. Eskatzaileak edo titularrak bizi diren udalerrietako alkateek dute txartel hauek emateko, berritzeko zein kentzeko ahalmena, aldez aurretik horien jarrera eta aurrekariak aztertu ondoren, indarrean dagoen arma araudiaren 105. artikuluan ezarritakoarekin bat. 

  • 14 urtetik gorakoa izatea (18 urtetik beherakoek guraso-ahala edo tutoretza duenaren baimena behar dute).
  • Gasteizen erroldatua egotea

Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, honako hauetako baten bitartez:

Txartela lortzeko eta berritzeko baldintzak eta dokumentazioa

  • NANa indarrean.
  • Zigor-aurrekaririk ez izatea, eta armak erabiltzeko baldintza fisiko edo psikiko egokiak izatea.
  • Erosketa-faktura, arma-dendan edo erosi den establezimenduan emandako inprimakia, edo salerosketa kontratua. Horietan argi agertu behar dira armaren marka, modeloa, kalibrea eta identifikazio-zenbakia.
  • Identifikazio-zenbakia behar bezala trokelatuta eta irakurtzeko moduan egon behar da arman.
  • Arma aurkeztea, konprobatzeko.
  • Eskabidea bete eta izenpetzea (Kontsultatu Dokumentazioa atala).

Armak edukitzeko eta erabiltzeko baldintzak

  • Arma-txartela eskuratzen duten adingabekoek adinekoren bat izan beharko dute alboan armak erabiltzeko.
  • Arma edo txartela galdu edo eskualdatzen badira, Udaltzaingoari jakinaraziko zaio berehala.
  • Inolaz ere ezin izango dute armarik izan, ez eta erabili ere, baldintza fisiko edo psikikoengatik galarazitakoek.
  • Zehazki, debekatuta dago armak eramatea, erakustea edo erabiltzea:
    1. Beharrik gabe, edo axolagabekeriaz edo ausarkeriaz.
    2. Soinuak jaso edo erreproduzitzeko aparatuekin konektatutako kasko edo aurikularrak erabiltzen diren bitartean.
    3. Edari alkoholdunen, estupefazienteen, psikotropikoen, estimulatzaileen edo antzekoen eraginpean.
  • Txartelak udal barrutian horretarako prestatuak dauden lekuetan erabiltzeko eta eramateko balio du bakarrik, eta ez du ehizarako baimenik ematen.

    Urte osoan irekita.

    Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:


    • A motako txartela: laugarren kategoriako arma hautarako balio du baimen honek:
      • 4.1.- Tiro erdi automatikoa eta errepikakoa duten karabinak eta pistolak, eta egite bikoitzeko errebolberrak – guztiak eskopetekin parekatu gabe dauden eta airez eta beste gas konprimitu batez eragindako armak–, eta tiro egiteko sistema automatikoa duten aisialdi eta kirolerako armak (hauek kargagailua edo muniziorako depositua eduki, eta gas-botilen, bateria elektrikoen edo antzekoen bidez funtzionatu behar dute).
      • Mota honetako 6 arma eduki daitezke gehienez.
      • Indarraldia: 5 urte.
    • B motako txartela: laugarren kategoriako arma hautarako balio du baimen honek:
      • 4.2.- Arima lauko edo marratuko eta tiro bakarreko karabinak eta pistolak, eta eragite sinpleko errebolberrak –guztiak eskopetekin parekatu gabe dauden eta airez eta beste gas konprimitu batez eragindako armak–, eta malgukiz eragiten diren aisialdi eta kirolerako armak.
      • Indarraldia: betiko.

    Informazio gehiago

    Saila: Segurtasuna

    Zerbitzua: Udaltzaingoa

    Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

    Ebazteko epea: 6 hilabete

    Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

    Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

    Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

    Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

    010 (+34 945 16 11 00)

    informacion@vitoria-gasteiz.org

    © Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.