Familia ugarientzako BAT txartel pertsonalizatuaren eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
BAT txartela: 12 urtetik beherakoentzako BAT txartel pertsonalizatua eskatzea
Autobusa eta tranbia doakoak dira 0-11 urte bitarteko haurrentzat (barne). Doan bidaiatzeko, autobusean BAT txartel pertsonalizatua izan behar da 5 urtetik aurrera, eta, tranbian, 6 urtetik aurrera. Txartela balidatu behar da bidaia baino lehen. Adin horretatik behera, gomendagarria da txartela izatea, bidaiaren egiaztagiria izateko eta, Tuvisaren kasuan, tiketik atera behar ez izateko eta zerbitzua arintzeko.
BAT txartel pertsonalizatuak Vitoria-Gasteizko Tranbiaren Bezeroei informazioa emateko bulegoan eta Gasteizko Udalean eros daitezke. Jarraian, Udalean nola egin azaltzen dizugu.
Amak, aitak edo tutoreak egin behar du eskaera.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: HUT, Besteak.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Online eskaera: formularioan, haurraren Herritarren Udal Txartelaren kodea sartu beharko duzu (txartelaren atzealdean dago). Txartelik ez baldin badu, NAN zenbakia , Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ) edo pasaportea sartu ahalko dituzu. Eskabidea online egin ondoren, mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikora, jarraitu beharreko urratsak jakinarazteko.
- Aurrez aurreko eskaera: Herritarrei Laguntzeko Bulego batera baldin bazoaz, aldez aurretik hitzordua eskatu behar duzu, eta dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu bulegora zoazenean:
- Haurraren argazkia.
- Haurraren NAN, AIZa, familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria.
- Amaren, aitaren edo legezko tutorearen NANa, AIZa edo pasaportea.
Txartelak 3 euroko kostua du. Txartelaren kostua ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko. Ordainketa honela egin daiteke:
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
- Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu beharko da.
- Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.
BAT orokorra baduzu (argazkirik gabe), doan pertsonaliza dezakezu.
Galtzea: jada txartel pertsonalizatua baldin bazenuen eta galdu baldin baduzu, beste txartel bat eskatu behar duzu Tranbiaren Informazio Bulegoan. Ezin izango duzu Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuratu.
Erlazionatutako tramiteak
-
-
BAT pertsonalizatutako garraio txartelaren eskaera, % 33 eta % 64 bitarteko desgaitasuna duten pertsonentzat
-
BAT pertsonalizatuaren eskaera, gizarte-txartelaren onuradunentzat
-
26 urtetik beherakoentzako BAT 30D GAZTEA txartelaren eskaera
-
% 64ko gorako ezgaitasuna duten pertsonentzat BAT BEREZI garraio-txartelaren eskaera
-
65 urtetik gorakoentzako BAT Berezi txartelaren eskaera
Informazio gehiago
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.