eseu


BAT txartela: 12 urtetik beherakoentzako BAT txartel pertsonalizatua eskatzea

Autobusa eta tranbia doakoak dira 0-11 urte bitarteko haurrentzat (barne). Doan bidaiatzeko, autobusean BAT txartel pertsonalizatua izan behar da 5 urtetik aurrera, eta, tranbian, 6 urtetik aurrera. Txartela balidatu behar da bidaia baino lehen. Adin horretatik behera, gomendagarria da txartela izatea, bidaiaren egiaztagiria izateko eta, Tuvisaren kasuan, tiketik atera behar ez izateko eta zerbitzua arintzeko.

BAT txartel pertsonalizatuak Vitoria-Gasteizko Tranbiaren Bezeroei informazioa emateko bulegoan eta Gasteizko Udalean eros daitezke. Jarraian, Udalean nola egin azaltzen dizugu.

Amak, aitak edo tutoreak egin behar du eskaera.

Urte osoan irekita.

  • Online eskaera: formularioan, haurraren Herritarren Udal Txartelaren kodea sartu beharko duzu (txartelaren atzealdean dago). Txartelik ez baldin badu, NAN zenbakia , Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ) edo pasaportea sartu ahalko dituzu. Eskabidea online egin ondoren, mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikora, jarraitu beharreko urratsak jakinarazteko.
  • Aurrez aurreko eskaera: Herritarrei Laguntzeko Bulego batera baldin bazoaz, aldez aurretik hitzordua eskatu behar duzu, eta dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu bulegora zoazenean:
    • Haurraren argazkia.
    • Haurraren NAN, AIZa, familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria.
    • Amaren, aitaren edo legezko tutorearen NANa, AIZa edo pasaportea.

Txartelak 3 euroko kostua du. Txartelaren kostua ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko. Ordainketa honela egin daiteke:

  • Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
  • Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu beharko da.
  • Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.

BAT orokorra baduzu (argazkirik gabe), doan pertsonaliza dezakezu.

 

Galtzea: jada txartel pertsonalizatua baldin bazenuen eta galdu baldin baduzu, beste txartel bat eskatu behar duzu Tranbiaren Informazio Bulegoan. Ezin izango duzu Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuratu.

Informazio gehiago

Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak

Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.