eseu


Taxian publizitatea jartzeko aurretiko komunikazioa

Agiri horren bitartez, taxi-lizentziaren jabeak Udalari jakinarazten dio taxiaren kanpoko aldean publizitatea jartzeko asmoa duela. 

Komunikazioak lau urteko indarraldia izango du, Udalaren Erregistro Nagusian erregistratzen den egunetik, eta beste horrenbesteko aldietarako berritu ahal izango da, interesdunak Udalari aurretiko komunikazioa helarazten diolarik, hasierako eskabidea egin zuen modu berean.

Gasteizko udalerrian taxi-lizentziaren jabe direnek.

Urte osoan irekita.

  • Aurretiko komunikazioaren inprimakia , baldin eta jarri nahi den publizitateak ez baditu gainditzen ordenantzan baimentzen diren mugak (10 bis 2.a) artikulua).
  • Eskabidea , baldin eta jarri nahi den publizitateak ordenantzan baimentzen diren mugak gainditzen baditu (10 bis 2.b) artikuluan dago jasota aukera hori).
  • Eskatzailearen nortasun-agiriaren kopia.
  • Gainera, ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren nortasun-agiriaren kopia, eta ordezkatze-ahalmenarena.

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.