eseu


Lehentasunez erosteko eskubidea baliatu nahi duen adierazteko eskabidea

Udalari eskatzea udal etxebizitza tasatuak eta karga hori duten babes ofizialeko etxebizitzak lehentasunez erosteko edo eskuratzeko eta atzera eskuratzeko eskubideari, lehenengo eskualdatzean eta hurrengoetan uko egin diezaiola.

Udal etxebizitza tasatuen eta babes ofizialeko etxebizitzen jabeak, udalak lehentasunez erosteko eskubidearen zamarekin. 

Etxebizitzaren jabetza eskuz aldatzea hitzartua edukitzea, eskabidea aurkeztu aurretik.

Urte osoan irekita.

  • Etxebizitzaren jabeen nortasun agiria.
  • Etxebidek ontzat emandako salerosketa-kontratuaren kopia.
  • Erregistro-ohar soil eguneratua (azken bi hilabeteetakoa).

  • Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi ondoren, bi hilabeteko epean gehienez, jasotzen da Udalaren adierazpena.
  • Adierazpena aurrez aurre jaso ahalko du eskatzaileak edo Udalak posta ziurtatuaz bidaliko dio, eskaeran adierazi den bezala.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Idazkaritza Teknikoa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.