eseu


BAT txartela: % 64ko gorako ezgaitasuna duten pertsonentzat BAT BEREZI garraio-txartelaren eskaera

Tranbia eta TUVISAko autobusak erabiltzeko hobariak lortzea, % 64ko gorako ezgaitasuna izateagatik. 

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea. Gasteizen erroldatuta baldin bazaude, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu dezakezu. Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batean erroldatuta baldin bazaude, Tranbiaren Informazio Bulegoan egin beharko duzu (ikusi bulegoa).
  • % 64ko gorako ezgaitasuna izatea.
  • Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (IAEAP) halako 2,5 baino gutxiagoko diru-sarrerak edukitzea.

Urte osoan irekita.

  • Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa.
  • Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
  • Txartela ordaindu izanaren ziurtagiria.
  • % 64ko gorako ezintasuna egiaztatzen duen Ezgaitasunaren Ziurtagiri originala edo ezgaitasun txartela.
  • Diru-sarreren egiaztagiria:
    • Errenta aitorpena egiten baduzu, azken ekitaldiko aitorpenaren jatorrizkoa eta kopia.
    • Errenta aitorpena egiten ez baduzu: azken urteko diru-sarrerak zehazten duen salbuespen ziurtagiria, Ogasunak emana.
    • Ez baduzu errenta aitorpenik egiten edo ezin baduzu salbuespen-ziurtagiririk aurkeztu, erantzukizunpeko aitorpena .

Txartelak 3 euroko kostua du. Ordainketa honela egin daiteke:

  • Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
  • Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu beharko da.
  • Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.

Txartelaren kostua ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko.

Informazio gehiago

Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak

Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.