eseu


Irisgarritasunarekin zerikusia duten abisuak eta erreklamazioak

Formulario honen bidez, Vitoria-Gasteizko Udalaren Egoitza Elektronikoaren irisgarritasunari buruzko edozein kontsulta edo hobekuntza-iradokizun egin dezakezu.

Erabil ezazu soilik irisgarritasun-baldintzei buruzko komunikazioak egiteko (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a) artikulua), adibidez:

  • Webgune honetan irisgarritasunarekin lotutako edozein trabari buruz berri ematea.
  • Edukia eskuratzeko beste zailtasun batzuk helaraztea.

Galdetegi honen bidez jasotako edozein kontsulta edo iradokizun, Egoitza Elektronikoaren erabilerraztasunarekin edo erabilgarritasunarekin zerikusirik ez badu, EZ da aintzat hartuko.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Vitoria-Gasteizko Udala (IFK: P0106800F)

Tratamenduaren arduradunaren kontakturako datuak

Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25
01008 Vitoria-Gasteiz, Araba
945 161 616 - informacion@vitoria-gasteiz.org - www.vitoria-gasteiz.org

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontakturako datuak

dbo-dpd@vitoria-gasteiz.org

Tratamenduaren xedeak

Udal zerbitzuei dagokienez herritarren eskabideei erantzuna ematea, eta udal-eskumeneko prozedurak izapidetzea, 39/2015 Legean aurreikusitakoari jarraiki.

Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa

DBAOko 6.1.a) artikulua: Interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eman du helburu zehatz bati edo gehiagori begira.

Hartzaileak

Datu pertsonalik ez zaie lagako hirugarrenei.

Gordetzeko epea

Datuak gorde egingo dira, jaso ziren xederako eta/edo xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litekeen erantzukizun oro preskribatzeko legez ezarritako epeak iraungi bitartean. Horrez gain, gorde egongo dira baita pertsona interesatuarekin izandako harremanetik eratorri litezkeen erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko aurreikusitako epeak iraun bitartean. Orobat, artxibategi eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko zaie datuei.

Pertsonen eskubideak

Datuak babesteko delegatuaren bitartez, pertsona interesatuak datuak ikusi ditzake, aldatzeko eskatu, edo, hala behar bada, datuak ezeztatzeko eskatu, horien kontra agertu edo tratamendua mugatzeko eskatu.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.