Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Autentikotasunaren egiaztatzea
Heading Example
Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren autentikotasuna Izenpek (www.izenpe.com) egoitza elektronikoetarako jaulkitako berariazko ziurtagiri digitalaren bidez bermatua dago.
Ziurtagiri horrek erabiltzailearen nabigatzailearen eta egoitza elektronikoaren arteko lotura zifratua ezartzen du, komunikazioa bidean atzemanda izateko aukera gutxitzeko.
Izenperen erroko ziurtagiria
Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak behar bezala funtzionatzeko, bertara sartzeko baliatzen den nabigatzaileak Izenpe aitortu behar du ziurtagiri autoritate gisa, eta, horretarako, erroko ziurtagiria instalatu behar da nabigatzailean.
Nola egiaztatu egoitza-ziurtagiriaren benetakotasuna
Izenperen erroko ziurtagiria nabigatzailean instalatua dagoenean egoitza elektronikoaren ziurtagiriaren autentikotasuna (ondorioz egoitza elektronikoarena) egiaztatu daiteke. Ondoren egiaztapen hori nabigatzaile desberdinetan egiteko modua azaltzen da:
Microsof Edge eta Google Chrome nabigatzaileekin
Nabigatzaile hauek ikono txiki bat dute helbide barraren ondoan, giltzarrapo itxurakoa, lotura segurua identifikatzen duena. Giltzarrapoan klik eginez gero, leiho bat agertuko da, besteak beste, egoitzaren nortasuna egiaztatzen duena.
Mozilla Firefox nabigatzailearekin
Nabigatzaile honek, helbide barraren ezkerreko aldean, kolore berdean enmarkatua identifikatu den web-gunearen izena erakusten du lotura seguruetan.
Saguaren gezia izen horretan jartze soilarekin mezu bat agertzen da: "Honek egiaztatua: ....", eta bere nortasuna bermatzen duen ziurtagiri autoritatearen izena dioena. Horretaz gain, klik eginez gero, informazio hori zabalagoa agertuko da eta botoi bat ziurtagiriaren datuetara sartzeko.