Jardueren kontsulta eta izena ematea

Nire gorputza gudu-zelai bat da

Posible al da feminista izatea eta konplexuak edukitzea? Uko egin al diezaiekegu edertasun-kanon matxistei eta, hala ere, ziurgabetasunekin jarraitu? Nahikoa al da neure burua maitatzea? Eta zer gertatzen da, nire gorputza osasun-arazo bat dela sentitzen badut? Lantegi honetan, gai horiei buruz hausnartzen saiatuko gara. Gorputz-bizipena landuko dugu, edertasun-kanonei, dietaren kulturari eta lodifobiari dagokienez, eta erresistentzia-tresna berriak bilatzen ahaleginduko gara. Trebatzailea: Laura Galar Perez de Onraita, hezitzailea, ekintzaile lodia eta transfeminista.

Oharrak

Ikastaro hau urritik maiatzera emango da. Hauek dira egun zehatzak: 2022: urriak 20, azaroak 10 eta abenduak 15. 2023: urtarrilak 18 (asteazkena), otsailak 8 (asteazkena), martxoak 9, apirilak 13 eta maiatzak 23.

Jarduera mota:
IKASTAROAK
Lekua:
ETXANOBE JAUREGIA
Iraupena:
Aldizkakoa
Datak:
2022/10/20 - 2023/05/11
Egunak:
Og
Ordutegia:
17:30 - 19:30
Hizkuntza:
Euskara
Norentzat:
EMAKUMEZKOAK
Adina:
Jaiotze data 1922/10/20 eta 2005/05/11 bitartean izan behar da
Hutsik geratutako tokietan izen-emate eguna:
2022/09/01 - 2023/05/11
Tokiak, guztira:
25
Hutsik geratutakoak:
17
Gutxieneko toki-kopurua:
10
Prezioa Hasiera eguna 2022/10/20 Hasiera eguna 2022/12/15
TARIFA ARRUNTA    25.92 € 18.66 €
BAZKIDEEN TARIFA    15.52 € 11.17 €
LANGABEENTZAKO DESKONTUA   (%15)   
Lanbidek aurreko 7 egunetan emandako "Izena Emateko Aldiei Buruzko Txostena" aurkeztu behar da WEB-orriaren bidez, tarifa arrunta ordaindu ondoren.