Jardueren kontsulta eta izena ematea

Tramitearen xedea: Jarduerak kontsultatzea: ordutegiak, lekuak, non diren, prezioak... Izen-ematea eskuratze zuzena (zozketarik gabe) duten jardueretan eta/edo hutsik geratutako lekuak daudenetan.

Zozketa, programa, jarduera edo zentroaren araberako jardueren bilaketa:

Jarduerak bilatzea hasiera eta amaiera daten arabera:

Gizarte etxeetan, kirol instalazioetan, Herritarrei Laguntzeko bulegoetan eta 010 telefono zerbitzuaz eman ahalko da izena ere bai.

Izena emateko lehenengo bi egunetan, izen-ematea web-orriaren bidez eta 945 16 10 80 telefonoaren bidez baino ezin izango da egin, jende-pilaketak ekiditeko.

Gizarte etxeetako programan dauden jardueretan izena eman ahal izateko, udalak zuzen identifikatu beharko zaitu. Zure daturik izan ezean, gizarte etxe batean egin beharko duzu izena ematea. Hurrengoetan web orriaren bidez egin ahalko duzu.