Zenbait eremutan euskararen erabilera sustatzeko proiektuetarako dirulaguntzak

Aisiaren, kirolen eta tokiko komunikabideen alorretan euskara sustatzeko proiektuak dituzten pertsona juridiko pribatuei Gasteizko Udalak diru laguntzak emango dizkie.

Nork | Dokumentazioa | Betebeharrak | Epea | Araudia | Izapidetzea

Nork

Deialdian aipatutako elkarteek eta entitateek.

Epea

2022-2023 ikasturtea: 2022ko ekainaren 10era arte.

Dokumentazioa

Betebeharrak

Deialdiaren oinarrietan eskatutako eskabide orria eta beste edozein agiriak aurkeztea.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

San Martineko bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Emandako diru-laguntzak 2023ko irailaren 30ean baino lehenago justifikatu beharko dira.
  • E multzora aurkeztutako proiektuak 2022ko azaroaren 1etik abenduaren 4ra bitartean gauzatuko dira, eta 2023ko martxoaren 17a izango da zuritzeko azken eguna.
  • Egiaztatzeko agiriak: (Documento Word): 1-J, 2-J, 3-J, 4-J, 5-J, 6-J.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.