Gasteizko auzo elkarte eta auzo elkarteen federazioentzako diru-laguntzak

Auzo-elkarte eta elkarte hauen federazioei zuzendutako diru laguntzak herritarren parte-hartzea sustatu eta indartuko duten proiektuak garatzeko. Helburuak  kultura parte-hartzailea bultzatu, partaidetzaren bidez herritarrak ahalduntzeko ekimenak sustatu eta oro har, auzoko herritarren bizi kalitatea hobetzea dira, besteak beste.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gasteizko udalerriko auzo-elkarteak eta auzo-elkarteen federazioak.

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO 10zk., 2021eko urtarrilaren 27a).

2021. urtea: otsailaren 26ra arte.

Dokumentazioa

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.