Jaiotzagatik alta ematea Udal Erroldan
Jaioberri bati erroldan alta emateko eskatzea. Haurra gurasoen helbidean erroldatuko da.
Dokumentazioa
A kasua
Gurasoen (bat ala bi izan) helbidean erroldatzeko eskatzen bada, honakoak aurkeztu behar dira:
- Alta emateko eskabidea (pdf).
- Jaiotza-ziurtagiria edo familia-liburuaren kopia.
- Guraso eskatzailearen identifikazio-agiria.
B kasua
Haurrak bi guraso baditu, biek zaintza eta babesa badute, eta haurra horietako batekin bakarrik erroldatu nahi bada, honako agiriak aurkeztu behar dira aurrekoez gain:
- Baimen-formularioa (pdf).
- Baimena ematen duen gurasoaren identifikazio-agiria.
D kasua
Errolda-helbidea ezartzen duen epai judizialik bada, edo zaintza eta babesa nork duen ezartzen duenik, honakoa ere aurkeztu beharko da aurreko guztiez gain Epai judiziala.
Tramitazioa
Online
Bulego birtualean alta emateko eskabidea, (ziurtagiri digitalaz).
Alta eskabidea online egin ondoren, agiri eta datu guztiak zuzen aurkeztu direla egiaztatuko du Errolda Atalak:
· Dena zuzen badago, alta emango zaio udal erroldan.
· Agiriren bat falta bada, eskatzailearekin harremanetan jarriko da Errolda Atala. Hori dela eta, garrantzitsua da harremanetarako datuak ematea (posta elektronikoa, mugikorraren zenbakia) eskabidea egitean.
Alta zuzen tramitatu dela egiaztatu daiteke, alta eskakizuna egin denetik bizpahiru egun pasa ondoren errolda agiria eskatuta.
Aurrez aurre
Oharrak
Agiriak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera,
Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.