Eskola-ingurunean antolatutako hezkuntza-jarduerak garatzeko dirulaguntzak
Eskola-ingurunean antolatutako hezkuntza-jarduerak garatzeko dirulaguntzak, 2022-2023 ikasturtean.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
- Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako guraso-elkarteek.
- Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako irakaskuntza-kooperatibek, baldin eta guraso-elkarterik ez badute eta horien berezko funtzioak beren gain hartzen badituzte.
- Vitoria-Gasteizko Helduen Hezkuntzako (HHI) ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteek.
Epea
- 2022/2023 ikasturtea: oinarri hauen deialdiari dagokion laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAO 90 zk 2022/08/08) irekiko da, eta 2022eko irailaren 30era arte.
Betebeharrak
- Haur Hezkuntzako, Derrigorrezko Hezkuntzako edo Helduen Hezkuntzako mailak ematen dituzten ikastetxeekin lotuta egotea.
- Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda egotea.
Documentazioa
- Dirulaguntzaren eskaera
- Erantzukizunpeko adierazpena: 1. eranskina
- Aurreikusitako eskolaz kanpoko jardueren edota jarduera osagarrien zerrenda: 2. eranskina
- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen aurreikuspena: 2. eranskina
- Baldin eta Ikasleen Gurasoen Elkartearen eskaria eta dokumentazioa hura kide duen federazioak aurkezten baditu, ordezkaritzaren ahalordeari dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da 3. eranskina
- Dirulaguntza eskatzen den lehenengo aldia bada , edo datuak aldatu badira:
- Elkartearen IFZ.
- Elkartearen estatutuak.
- Ordezkariaren nortasun-agiria eta eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztapena.
- Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Guraso-elkartea titular den kontu-zenbakiaren ziurtagiria, banku-entitateak emana.
Araudia
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- 2022/2023 ikasturtea:
- Justifikazio orokorra aurkezteko epea 2023ko irailaren 20an amaituko da.
- Egiaztatzeko agiriak(2022/2023 ikasturtea): memoria (4. eranskina)
; 1-JS eranskina
- Publizitate-euskarrien zerrenda eta laginak. Horietan, Vitoria-Gasteizko Udalaren logotipoa agertuko da, erakunde laguntzaile gisa.
- 2021/2022 ikasturtea:
- Gastuen justifikazioa aurkezteko epea 2022eko irailaren 20an amaituko da.
- Egiaztzeko agiriak (2021-2022 ikasturtea): Anexo 4. Memoria (2021-22)
; 1-JS Eranskina (2021-22)
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Hezkuntza Zerbitzura jo dezakezu, 945 161616 6546 luzapena edo 945 161230 telefonoak eta ifmendiola@vitoria-gasteiz.org edo hezkuntza@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoak, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00)
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.