Hezkuntza-premia berezien arloko elkarteek antolatutako hezkuntza-jarduketetarako dirulaguntzak
Gasteizen hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzako hezkuntza-jarduketak garatzera zuzentzen diren elkarteetarako diru-laguntzak.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Gasteizko hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonak artatzen dituzten elkarteek.
Epea
2022/2023 ikasturtea: deialdi honen oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita (ALHAO 90zk 2022/08/08) 2022ko irailaren 30era arte, azken hori barne.
Betebeharrak
- Egoitza soziala Gasteizen.
- Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda egotea.
Documentazioa
- Diru-laguntzaren eskabidea
- Erantzukizunpeko adierazpena: 1. eranskina
- Elkartean artatzen diren pertsonak, hezkuntza-premia bereziak dituztenak, zenbat diren zehazten duen ziurtagiria: 2. eranskina
- Diru-laguntza eskaeraren xede diren ekintzen serenad: 3. eranskina
- Deialdi honen xede diren jarduerak garatzeko beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuei diru-laguntza eskatu dieten elkarteek eta diru-laguntza eman dietenek: 4. eranskina
- Dirulaguntza eskatzen den lehenengo aldia bada , edo datuak aldatu badira:
- Elkartearen IFZ.
- Ordezkariaren nortasun-agiria eta eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztapena.
- Elkartearen estatutuak.
- Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Elkartea titular den kontu-zenbakiaren ziurtagiria, banku-entitateak emana.
Araudia
- Hezkuntza-premia berezien arloko elkarteek antolatutako hezkuntza-jarduketetarako laguntzetarako deialadia arautzen duten oinarri espezifikoak. 2022-2023 ikasturtea
- Bases generales reguladoras de la convocatoria de subvenciones del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz para el año 2022
- Diru-Laguntzei buruzko Udal Ordenantza.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Egiaztatzeko agiriak: 1-J, 2-J, 3-J, 4-J, 5-J
- 2022-2023 ikasturtea:
- 2022ko irailaren 1etik 2023ko uztailaren 30era bitartean gauzatzen diren jardueretarako emango dira diru-laguntzak.
- Gastuak justifikatzeko epea 2023ko irailaren 30ean bukatuko da.
- 2021-2022 ikasturtea:
- Hezkuntza Zerbitzua 2021eko irailaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra bitartean gauzatzen diren jardueretarako emango dira diru-laguntzak.
- Gastuak justifikatzeko epea 2022ko irailaren 30ean bukatuko da.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Hezkuntza Zerbitzura jo dezakezu, 945 161616 6546 luzapena edo 945 161230 telefonoak eta ifmendiola@vitoria-gasteiz.org edo hezkuntza@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoak, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00)
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.