Ikastetxeentzako dirulaguntzak, ikasteko zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko

Gasteizko ikastetxeentzako dirulaguntzak, ikasteko zailtasunak dituzten Lehen Hezkuntzako haurrek laguntza psikopedagogikoa jasotzerik izan dezaten.

Epea | Betebeharrak | Dokumentzaioa | Araudia | Izapidetzea | Ohiko galderak

Nork

Lehen Hezkuntza irakasten duten Gasteizko ikastetxeek.

Epea

2021-2022 ikasturtea: deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik -2021eko uztailren 21a, 81 zk.- 2021eko irailaren 24ra arte, egun hori ere barne.

Betebeharrak

Laguntza horien hartzaile nagusiak Lehen Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleak izango dira; zehazki, ikasteko arazoak dituztenak eta deialdiaren betekizunak betetzen badituzte.

Eskabidea egitean aurkeztu beharreko agiriak

  • Dirulaguntza-eskabidea pdf, ikastetxeko zuzendariak sinatuta.
  • I. eranskina pdf
  • II. eranskina pdf
  • Hezkuntza Zerbitzuan diru laguntza lehen aldiz eskatzen bada, edota datuak aldatu badira:
    • Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
    • Banku-erakundeak emandako ziurtagiri eguneratua; agiri horretan, kontu-zenbakia eta kontuaren titularra agertuko dira, kontuan hartuta, betiere, ikastetxeak izan behar duela titularra.
Aurkeztu beharreko beste agiri bat
  • Ikastetxeak familiaren baimena bermatuko du, ikasleek eskatutako arreta psikopedagogikoa jaso dezaten. Horretarako, V. eranskina pdf erabil dezakezu, baina ez da beharrezkoa eskabideari eranstea.
  • Edozein arrazoirengatik ikasleren batek arreta psikopedagogikoaren saioak alde batera uzten baditu, aldi baterako edo behin betiko, ikastetxeak egoera horren berri eman beharko dio Udalaren Hezkuntza Zerbitzuari berariazko oinarrien III. eranskinaren bidez pdf

Diru laguntza justifikatzeko aurkeztu beharreko agiriak

2022ko ekainaren 28a baino lehen, ikastetxe onuradunek aurkeztu beharko dute:

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.