Udalaren programetan parte hartzen duten ikastetxeentzako garraio-laguntzak

Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren hezkuntza-programetan parte hartzen duten ikastetxeentzako garraiorako dirulaguntzak.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gasteizko ikastetxeak.

Epea

2021-2022 ikasturtea: oinarri hauen deialdiri dagokion testu zatia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunean (ALAHO 2021eko uztailaren 21a, 81 zk.) irekiko da, eta 2021eko urriaren 8ra arte egongo da irekita (egun hori ere barne).

Betebeharrak

  • Derrigorrezko Hezkuntzako ikaskuntzak eskaintzea.
  • Ikastetxe horietako ikasleek (guztiek edo batzuek) Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatutako hezkuntza-programetako batean parte hartzea eta, horrez gain, garraiobide kolektiboren bat erabili behar izan badute beren ikastetxetik programa gauzatu den tokira joateko edo alderantzizko bidea egiteko.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea pdf
  • 2021-2022 ikasturtean Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatu dituen eta ikastetxea izena emanda dagoen hezkuntza-programak biltzen dituen zerrenda, eta gastuaren aurreikuspena: 1. eranskina pdf
  • Hezkuntza Zerbitzuan diru-laguntza lehen aldiz eskatzen bada, edota datuak aldatu badira, honako hauek ere aurkeztu behar dira:
    • Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
    • Banku-erakundeak emandako ziurtagiri eguneratua; agiri horretan, kontu-zenbakia eta kontuaren titularra agertuko dira, kontuan hartuta, betiere, ikastetxeak izan behar duela titularra.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Gastuen justifikazioa aurkezteko epea 2022ko ekainaren 24an amaituko da.
  • Egiaztatzeko agiriak:
  • Garraio kolektibo publikoa erabili bada, egindako gastua xede horretarako jaulkitako txartelen bidez justifikatu ahal izango da. Guztiek egun eta ordu berean emandakoak izan behar dute, eta hezkuntza-programara joateko egindako ibilbidearekin eta hari dagokion egunarekin bat etorri behar dute.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Hezkuntza Zerbitzura jo dezakezu, 945 161230 edo 945 161227 telefonoak eta hezkuntza@vitoria-gasteiz.org edo mjportillo@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoak, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00)

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.