Garapenean laguntzeko proiektuetarako diru-laguntzak
Lankidetza-ekintzak -Garapenerako Lankidetzaren 2016-2019ko Gida-planaren (luzatua) helburuei erantzuten diotenak- finantzatzeko laguntzak ematea.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko organizazio edo entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, eta Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote.
Epea
2021. urtea: Deialdiaren iragarkia ALHAOn (ALHAO 2021eko apirilaren 12a, 39 zk.) argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta:
- PT atala:
- Laburpen agiria: apirilaren 30era arte.
- Eskabidea eta behin betiko proiektua: ekainaren 18ra arte.
- SG ataleko eskabideak eta behin betiko proiektua: apirilaren 30era arte.
- UKS ataleko eskabideak eta behin betiko proiektua: maiatzaren 14ra arte.
- US ataleko eskabideak eta behin betiko proiektua: ekainaren 18ra arte.
- UK ataleko eskabideak eta behin betiko proiektuak: irailaren 24ra arte.
Betebeharrak
Atal bakoitzerako, deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak (8. oinarrien guztietarako betebeharrak eta atal bakoitzerako berariazko betebeharrak).
Dokumentazioa
- Diru-laguntzaren eskabidea
- PT ataleko laburpen-agiria
- Behin betiko proiektua:
- Aurrekontu-taula
- Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.
Araudia
- Garapenean laguntzeko proiektuetarako dirulaguntzak emateko Gasteizko Udalaren 2021eko deialdia arautuko duten berariazko oinarriak
- Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2021. urterako
- Diru-Laguntzei buruzko Udal Ordenantza
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
· Datu pertsonalak.
· Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
· Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
· Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Egiaztatzeko agiriak
: 7a-J, 7b-J
- Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Garapenean Laguntzeko Zerbitzura jo dezakezu, 945 161616 telefonoa 6509 luzapena, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00).
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.