Mendizabalan atrakzioak eta azoketako postuak jartzeko lizentzia

2022, 2023, 2024 eta 2025 urteetan Andre Maria Zuriaren jaietan Mendizabalean jabari publikoa okupatzeko eta bertan feria-atrakzioak eta -postuak, zirku bat eta alkoholik gabeko edariak saltzeko 4 makina instalatzeko lizentziak esleitzeko deialdiaren oinarri arautzaileak

Epea | Documentazioa |Araudia | Izapidetzea

Epea

Epea: 2022ko martxoaren 21etik 31ra, biak barne

Documentazioa

A) Lehiatzeko kanonik behar ez duten feria-atrakzio eta postuak

Oinarri hauetan xedatutako baldintzak betez lizentzia eta baimen horiek lortu nahi dituztenek bertan erantsitako eskabidea/erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, honako dokumentazioarekin batera:

  • Eskabidea pdf.
  • Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia, edo Europar Batasuneko kide den estaturen batek zerbitzua emango dionari emandako antzeko egiaztagiriarena, edo lan-baimenarena eta egoitza-baimenarena –indarrean direlarik.
  • Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten kopia, bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.
  • Dagokion Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen eta ordainketak egunean izatearen ziurtagiria, edo, hala badagokio, zergapekoen erroldan egotearena.
  • Eskatzailearen kontu korronteko libretaren kopia (edo kontuaren titulartasunaren egiaztagiria), bermea itzuli behar den kasuetarako.
  • Erantzukizun zibila estaltzen duen konpainia aseguratzaile baten edo aseguru-artekaritza baten ziurtagiria, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak egiteko behar diren erantzukizun zibileko aseguruak arautzen ditu ezarritako gutxieneko edukia eta aseguratutako gehieneko kapitala jasotzen dituena.
  • Urtero aparatua aztertzeko ardura duen teknikari eskudunaren ziurtagiria, non egiaztatuko baita instalazioak segurtasun eta higiene baldintzak eta erabiltzaileentzako erosotasuna betetzen dituela eta funtzionamendua zuzena dela.
  • Atrakzioaren edo postuaren memoria edo proiektu teknikoa, eskatzailearen izenean, eta teknikari eskudunak egina eta izenpetua. Bertan honakoak agertu behar dira, gutxienez: atrakzioaren deskribapena eta muntatzeko, onik zaintzeko eta erabiltzeko jarraibideak. Memoria tekniko horren atal batean honakoak jaso behar dira: atrazkioak hartzen duen azalera m2-tan (kanpoan leihatilarik izanez gero, horren azalera gehitu behar zaio benetan hartutako azalerari) eta instalatutako potentzia elektrikoari buruzko datuak, argiteriarako eta indarrerako den bereizita, eta argitzeko erabilitako lanparen eta ekipo zein motorren kopurua eta motak deskribatuta. Instalazioaren aldiberekotasunaren faktorea ere zehaztu behar da.
  • Hala badagokio, eskarmentuaren egiaztapena. Eskabidearekin batera ez bada eskarmentua egiaztatzen duen agiririk aurkezten, balorazioa 09 puntukoa izango da. Datuek koherente izan behar dute energia elektrikoa hornitzeko konpainiarekin kontratatutako potentzia elektrikoarekin. Orobat adieraziko dira argiztapenean (LED lanparak erabiltzea, ...) eta ekipo eta motorretan (frekuentzia erregulatzaileak, esaterako)  txertatu diren energia-eraginkortasuneko neurriak. Datuak falta badira edo argiak ez badira, 0 puntu emango dira kontsumo eta energia-eraginkortasunaren balorazioan.
  • Edukierak 300 pertsonako muga gainditzen badu, edo ebakuazio-altuera 28 metro edo gehiagoko bada, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraiki osatutako eta teknikari eskudunak sinatutako autobabes plana, honako gaiak jorratuko dituena: segurtasuna, larrialdiak, ebakuazioa, suaren aurkako ezaugarriak, egiturak, edukiera, etab.
  • Bizileku gisa ekarriko dituzten karabana eta atoien kopurua eta neurriak (luzera eta zabalera [alboetan ateratzen diren hegalak badituzte, zabalera hegalak atera ondoren neurtuko da]), bai eta horien matrikulak ere. Datu horiek aurkezten ez badira ezingo dira Mendizabaleko feria-lekuan jarri. Mendizabalean jarriko diren karabana eta bizitegi-ibilgailuen eskabideak jaso ondoren, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak zehaztuko du horien kokalekua.
B) Zirkua eta saltzeko makinak (lehiatzeko kanona dute guztiek)
  • Gutun-azal itxian aurkeztu beharko dira eskaintzak, azalean “2022, 2023, 2024 ETA 2025 URTEETAN ANDRE MARIA ZURIAREN OHOREZKO JAIETAKO FERIA-ATRAKZIO ETA -POSTUAK” idatzita, eta eskatzaileak edo hura ordezten duenak izenpetuta; izen-deiturak edo enpresaren izena ere aipatu beharko da.
  • Gutun-azalean oinarri hauei erantsitako eskabidea/erantzukizunpeko aitorpena sartu behar da; bertan eskatutako feria-atrakzio edo -postua eta horietako bakoitzarentzat egindako eskaintza ekonomikoa adierazi beharko da.
  • Orobat erantsi beharko da A atalean adierazitako dokumentazioa.
  • Saltzeko makinen kasuan, bakoitzaren dokumentazio teknikoa eta argazkiak. Makinek esleipendunarenak izan behar dute, eta erosketa faktura erakutsi beharko dute hori egiaztatzeko.
  • Behin eskaintza  ekonomikoa aurkeztu delarik, ezin izango da atzera bota, ez bada arrazoi justifikatu batengatik. Ez dira aintzat hartuko ezarritako gutxienekotik beherako eskaintzak.
  • Deialdian ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak/ erantzukizunpeko aitorpenak dituzten gutun-azalak bakarrik onartuko dira.
  • Lizentziak eta baimenak emateko ezinbestekoa da eskatzaileak Gasteizko Udalari ordaindu beharrekoak ordainduak izatea (ofizioz egiaztatuko da).

Zenbatekoa

Deialdiaren 6. eta 7. puntuetan ezarritakoa.

Araudia

Zuzeneko izapidetzea

Lehiatzeko kanonik behar ez duten feria-atrakzio eta postuak
Zirkua eta saltzeko makinak (lehiatzeko kanona dute guztiek)
Lizentziak eta baimenak jasotzea

Oharrak

Esleipenaren emaitza uztailaren 11n argitaratuko da udalaren webgunean.

Lizentzia eta baimenen indarraldia honako hau izango da:

  • 2022ko uztailaren 15etik abuztuaren 12ra arte (muntatze eta desmuntatze

lanetarako egunak barne).

  • 2023ko uztailaren 15etik abuztuaren 11ra arte (muntatze eta desmuntatze

lanetarako egunak barne).

  • 2024ko uztailaren 15etik abuztuaren 12ra arte (muntatze eta desmuntatze

lanetarako egunak barne).

  • 2025eko uztailaren 16tik abuztuaren 12ra arte (muntatze eta desmuntatze

lanetarako egunak barne).

Zirkuaren lizentzian eta baimenean ezarriko da haren indarraldia.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.