Gasteizko kartografia erostea

Hiritarrek udal kartografia planoak erostea, dela paperean zein formatu digitalean.

Dokumentazioa | Izapidetzea

Ordaindu beharrekoa

Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen 6.14 Ordenantzaren arabera.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria (Eskabidean zein plano eta zein formatutan nahi den adieraziko da).
  • Doakotasun-egiaztagiria, ordenantzan jasotako kasuetan.

Izapidetzea

Aurrez aurreko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batekin konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko laguntzailearen urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoko agiri bat igotzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Eskatutako dokumentazioa prest dagoenean, eskatzaileari telefonoz jakinaraziko dio udaleko Mapagintza eta Topografia atalak.
  • Planoak ordainketa egiaztatzean entregatzen dira. (Datafono bidez edo ordainagiria aurkeztuz)

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorra (DBEO) betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke. Horren helburua da datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea, bai webgune honetan, bai haren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, offline zein online, jasotzen direnak.