Jarduera sailkatuaren aurretiko komunikazioa
Agiri horren bidez, jarduera jakin baten titularrak horri hasiera eman nahi diola jakinarazten dio Udalari, eta horrekin lotuta legeak eskatzen dion dokumentazioa aurkezten. Pertsona hori dena delako jardueran aritzeko gaitzen du komunikazioak, aurkezten den egunetik aurrera; horrek ez du eragotziko udal-administrazioa dagozkion egiaztatze, kontrol eta ikuskatze eskumenez baliatzea.
Betekizunak | Dokumentazioa | Araudia | Ohiko galderak | Izapideak
Nork
Jardueraren titularra, jarduteko gaitasuna duena aurretiko komunikazioa aurkezteko.
Izapidea hasteko betekizunak
- Pertsona adinduna edo pertsona juridikoa izatea.
- Jarduera sailkatuaren lizentzia lortu izana, horren beharra duten jarduera edo instalazioen kasuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren II A eranskina).
- Jarduera sailkatuaren hasierako aurretiko komunikazioa egin beharra duen jarduera izatea (Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren II B eranskina).
- Ez izatea abenduaren 26ko 12/2012 Legeak —merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa— jasotako jardueretako bat; 1.1 taulan) kontsultatu daiteke. Hala bada, jarduera hasteko eta/edo egokitzeko erantzukizunpeko adierazpena egin beharko da.
- Dena delako jarduera erabilera baimendu edo onartua izatea, plangintza orokorraren hirigintza arauekin bat etorriz.
- Instalazioak erabiltzen hasteko prest direnean aurretiko komunikazioa aurkeztea Udalean; aginduzkoa denean, dena delako alorreko lizentziak edo baimenak ere eduki beharko ditu. Obrarik egin behar bada, gaitze-agiriak eduki beharko dira komunikazioa aurkeztu aurretik: obren erantzukizunpeko adierazpena, obra txikietarako lizentzia, obra handietarako lizentzia eta/edo lehenengoz erabiltzeko lizentzia, dagokionaren arabera.
Aurkeztu beharreko agiriak
Oro har
- Jardueraren hasierako aurretiko komunikazioaren inprimakia, jardueraren titularraren NAN/IFZ berariaz adierazita.
- Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkaritzaren egiaztapena. Merkataritza sozietateen kasuan, nahikoa izango da sozietatea eratzeko eskritura, eta elkarte zibilak zein ondasun komunitateak badira, eskritura edo eratze kontratua.
- Jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jardueren kasuan (aipatutako II A eranskina), aurretiko komunikazioaren inprimakiarekin batera; teknikari gaituak emandako ziurtagiria ere aurkeztu behar da, egiaztatzeko jarduerak edota instalazioak bat datozela aurkeztutako eraikitze-proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ezarri zaizkion neurri zuzentzaileak bete dituela.
- Jarduera sailkatuaren hasierako aurretiko komunikazioa behar duten jardueren kasuan (aipatutako II B eranskina), agiri hauek erantsi beharko dira:
- Memoria, non jardueraren deskribapena eta jarduerak ingurumenean eta pertsonen eta beren ondasunen arloan izan dezakeen eragina gutxitzeko ezarritako neurriak jaso behar baitira.
- Eskumena daukan teknikariak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betekizun guztiak, baita ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotakoak ere, bete beharrekoak badira.
- Jolas-jarduerak izanez gero, konpainia aseguratzaile baten edo aseguru-artekaritza baten ziurtagiria, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak –jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak egiteko behar diren erantzukizun zibileko aseguruak arautzen ditu– ezarritako edukia duena.
- Beharrezko diren sektorekako baimenak (lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena, funtzionatzeko osasun-baimena...).
- Zerbitzuan jartzeari buruzko aktak eta, beharrezkoa bada, suteen kontrako babesaren mantentze-kontratua.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Araudia
- 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. 14/2013 Legea, irailaren 27koa, Ekintzaileak eta haien Nazioartekotzea Laguntzeko.
- 12/2012 Legea, abenduaren 26koa, Merkataritza eta zenbait Zerbitzu Liberalizatzeko Premiazko Neurriei buruzkoa.
- 17/2009 Legea, azaroaren 23koa, Zerbitzu Jardueretan Askatasunez Sartzeko eta horietan Jarduteari buruzkoa. 25/2009 Legea, zenbait lege Zerbitzu Jardueretan Askatasunez Sartzeko eta horietan Jarduteari buruzko Legeari egokitzeko.
- 25/2009 Legea, zenbait lege Zerbitzu Jardueretan Askatasunez Sartzeko eta horietan Jarduteari buruzko Legeari egokitzeko.
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena.
- 44/2014 Dekretua, martxoaren 25ekoa, jolas jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituena.
- Ordenantza fiskalak: 6.2. Jarduerak legeztatzeko gaitze-agiriak tramitatzeko zerbitzuari dagozkion tasak.
- Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudia.
Izapideak
Oharrak
- Komunikazioa eginda dagoela, komunikazioa egin den egunetik bertatik has daiteke gauzatzen jarduera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Administratibo Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- 3/98 Legearen II. eranskineko B atalean zehaztutako jardueren kasuan, jarduera abian jartzea jardueraren titularren eta ziurtagiria eman duen teknikarien erantzukizuna izango da, ez besterena; dena dela, jarduerei ekiteko administrazio-titulu gaitzaileak eduki beharko ditu, edo alorrean aplikatzekoa den araudiak agintzen dituen aurretiazko kontrolak igaro.
- Kasu horretan, jarduera sailkatuaren aurretiko komunikazioarako, hots, 3/98 Legearen II. eranskineko B atalean zehaztutako jardueren komunikaziorako, 6.2 ordenantza fiskalean ezarritako tasa ordaindu beharko da.
- Ez da ebazpen espresurik emango, aurretiko komunikazioa ezesteko ez bada. Udalak aurretiko komunikazioaren kopia zigilatua beste agiririk ez du emango.
- Aurretiko komunikazioan eman beharreko datu guztiak ez emateak edo daturen bat nahiz eransten diren adierazpen edo agirietakoren bat okerra edo faltsua izateak edo udal administrazioaren aurrean aurretiko komunikazioa ez aurkezteak eskubideaz baliatzen jarraitzeko ezintasuna ekarriko du berekin, gertaera horien berri ziurra dagoen unetik bertatik, eska daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak gorabehera.
Zerga eta tasei buruzko informazioa
- Ekonomi jardueren gaineko zerga (EJZ).
- Ordenantza fiskalak. 6.2 Jarduerak legeztatzeko gaitze-agiriak tramitatzeko zerbitzuari dagozkion tasak.
Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 argibideetarako telefonora ere (945161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero).
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinaren helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.