Ikus-entzunezko proiektuak -fikzioa, animazioa, dokumentalak nahiz telesailak- garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntzak
Gasteizko enpresa eta profesionalen ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ekoizpena nahiz gidoien idazketa bultzatu eta sustatzeko laguntzen deialdia.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Pertsona fisiko edo juridiko pribatu independienteak, merkataritza-jarduera bat burutzen badute eta horien Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafea bat etorri beharko da laguntza eskatutako jarduerarekin.
Epea
20 egun balioduneko izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdiaren laburpena Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO 2022ko apirilaren 6a 41zk) argitaratzen den egunaren biharamunetik.
2022. deialdia: Apirilaren 7tik maiatzaren 10era
Betebeharrak
Deialdiaren oinarrietan zehazten direnak.
Documentazioa
- Eskatzailearen NAN/IFZ.
- Ikus-entzunezko proiektuetarako laguntza-eskabidea
.
- I. eranskina
: Bestelako diru-laguntzen deklarazioa.
- II. Eranskina
: Proiektua garatzeko aurrekontu banakatua.
- III. Eranskina
: Produkzio-etxearen ibilbidea.
- IV. Eranskina
: Finantzaketa-plana.
- V. Eranskina: Gastuen zerrenda sailkatua.xls
- VI. Eranskina: Erantzukizunpeko adierazpena
- Gainera: Deialdiaren oinarrietako modalitate bakoitzean zehazten dena.
Araudia
- Ikus-entzunezko proiektuak -fikzioa, animazioa, dokumentalak nahiz telesailak- garatu eta ekoizteko eta gidoiak idazteko laguntzak emateko deialdi publikoa eta hori arautuko duten berariazko oinarriak. 2022. urtea.
- Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2022. urterako
Izapideak
Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Deialdiaren oinarrietan zehazten dira pertsona eta entitate onuradunen betebeharrak, diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak, diru-laguntzaren zenbatekoa eta modalitate bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa.
- Izapide honi buruzko argibiderik behar izanez gero, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, deitu 010 telefonora, (945 16 11 00), edo idatzi helbide honetara: filmoffice@vitoria-gasteiz.org
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.