Partaidetza-prozesuen bitartez egingo diren proiektuak diseinatu, garatu edo ebaluatzeko dirulaguntzak
Herritarrei irekita bideratzen diren partaidetza-prozesuetatik sortzen diren gastuei aurre egiten laguntzea, horien helburuak Udalaren ildo estrategikoekin bat egiten dutelarik.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
- Jarduera-eremu Gasteizko udalerria duten irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko nahiz entitateak.
Epea
- 2019 urtea: Deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAO: 2019ko apirilaren 15a, 46 zk.) eta 2019ko azaroaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira proiektuak, edo kreditua agortu bitartean.
Betebeharrak
- Helbidea Gasteizko udalerrian izatea, baita jarduera-eremua ere.
- Pertsona juridikoen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dena delako Erregistro Publikoan-izena emanda egotea.
- Pertsona fisikoen kasuan, ezinbestekoa izango da gutxienez hiru adindunek osatutako kolektiboa izatea (berariazko eranskina).
- Entitate eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.
Documentación
-
Diru-laguntzaren eskabidea
-
Pertsona fisikoek:
- Taldea edo kolektiboa osatzen duten pertsonen nortasun-agirien fotokopiak.
-
II. eranskina -Kolektiboak-
- Pertsona juridikoek: IFZren fotokopia.
-
Proiektua,
I. eranskineko gidoiaren arabera.
- Entitate eskatzaileen ibilbidearen laburpena.
Araudia
- 2019an partaidetza-prozesuen bitartez egingo diren proiektuak diseinatu, garatu edo ebaluatzeko dirulaguntzak emateko Gasteizko Udlaren dirulaguntza-deialdia arautuko duten berariazko oinarriak.
- 2019. urterako Gasteizko Udalaren diru-laguntzetarako deialdia arautzeko oinarri orokorrak
- Diru-Laguntzei buruzko Udal Ordenantza.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea 
- Erregistro elektronikoaren bidez.
Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:
- Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
- Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
- Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.
Oharrak
-
Diru-laguntzaren justifikazioa aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, partaidetza-prozesua bukatzen denetik. Egiaztatzeko agiriak: (
): 1-J, 2-J, 3-J, 4-J, 5-J, 6-J.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarren Partaidetza Zerbitzura jo dezakezu, 945 161687 telefonoa eta participacion-partehartzea@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoa, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00)
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.