Urarteko (Abetxuku) aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko eskabidea
Urarteko aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko baimenak ematea.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Deialdian bertan nahiz Gasteizko Udalaren hiri-baratzeen erabilera arautzeko ordenantzan galdatzen diren betebeharrak betetzen dituzten pertsona fisikoek.
Epea
Eskabideak aurkeztu ahal izango dira 30 egun naturaleko epean, deialdi hau argitaratzen denetik
Documentazioa
- Eskabidea
- Erantzukizunpeko aitorpena: deialdiaren I eranskina
- Nortasun-agiria edo legez ordezten duen agiria.
Araudia
- Pertsona fisikoei Urarteko (Abetxuku) aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko baimena emateko deialdi publikoaren oinarriak
- Gasteizko Udalaren Hiri Baratzeen Erabilera Arautzeko Ordenantza
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.